Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Eraldaketa digitala
Albisteak 27 abendua, 2022

BAICek zortzi bazkide berriren sarrera onartu du

Hauexek dira bazkide berriak: Aratubo, Fagor Arrasate, Tekniker Fundazioa, Ideko, Ikerlan, Mondragon Goi Eskola, Ulma Medical Technologies eta Deustuko Unibertsitatea
  • Datozen hilabeteetan BAICeko Bazkidearen Bulegoak sarrera emango die bazkide berrie

Abenduaren 21ean, BAIC–Basque Artificial Intelligence Center-eko Zuzendaritza Batzordeak zortzi bazkide berriren sarrera onartu zuen, eta dagoeneko Adimen Artifizialaren euskal ekosistemako parte dira zortziak. Hauexek dira: Aratubo, Fagor Arrasate, Tekniker Fundazioa, Ideko, Ikerlan, Mondragon Goi Eskola, Ulma Medical Technologies eta Deustuko Unibertsitatea.

Zortzi erakunde horiek (enpresak, teknologia-zentroak, ezagutza-zentroak eta prestakuntza-zentroak) gehitu egin zaizkie 2021eko uztailean BAIC martxan jarri zuten bazkide fundatzaileei (Basque Center for Applied Mathematics – BCAM, CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Korporazioa, Petronor, Sener, SPRI, Tecnalia, Versia eta Vicomtech).

Lehen bazkide berri horien sarrerak BAICen helburuetako bati erantzuten dio, Laura Marrón zuzendari nagusiak gogoratu duen bezala: “Euskadi Adimen Artifizialaren munduan posizionatu ahal izateko, lehen urratsa da ekosistema bat eraikitzea, zeinetan BAIC izango baita AA arloko eragile guztien topagune eta erreferentzia. Ekosistema horrek baliagarri izan behar du elkarrekin harremanetan jartzeko eskatzaileak, garatzaileak, teknologia-zentroak, ezagutzako eragileak eta administrazio publikoak, eta baita ere elkarren arteko sinergiak bultzatzeko”.

BAICen epe labur-ertaineko helburuetako bat da egoeraren txosten bat egitea eta adierazleak biltzea, posible izan dadin Euskadiren AA arloko agenteak eta gaitasunak ezagutu, behatu, identifikatu, garatu eta balioan jartzea. Gainera, BAIC lanean ari da Estatuko eta Europako AA arloko eragile garrantzitsuenak identifikatzeko, eta bere asmoa da nazioarteko sareetan erreferente izatea, aktiboki parte hartzeko Adimen Artifizialeko prozesuekin eta datuaren estrategiarekin lotutako araudiak definitzeko eta estandarizatzeko prozesuetan.

Zehazki, datuaren estrategiari dagokionez, BAICen helburua da balioa ematea datuei, giltzarriak baitira adimen artifizialeko teknologien ikaskuntzarako; horrela, kalitatezko datuak lortu ahal izango dira industria bultzatzeko eta negozio-eredu berriak identifikatzeko. Horri esker posible izango da “erabilpen-kasu industrial berriak garatzea eta ikusgarritasuna ematea gure ekosistemako eragileen AA arloko gaitasunei, lankidetza-proiektuak identifikatuz aplikazio berriak sortzeko” azpimarratu du BAICeko zuzendari nagusiak.

Beste helburu bat da Adimen Artifizialaren inguruko prestakuntza bultzatzea.  Laura Marrónek hauxe ekarri du gogora: “Talentua bultzatzen eta sustatzen dugu, prestakuntzako ibilbideak ebaluatu eta osatzen ditugu, eta baita ere lanean ari gara talentua sortu, atxiki eta Euskadira erakartzeko”. Horrezaz gain, dibulgazioa eta ikusgarritasuna sustatzen dute, Euskadi erreferente izan dadin Adimen Artifizialaren munduan.

Datozen hilabeteetan BAICeko Bazkidearen Bulegoak sarrera emango die bazkide berriei. Basque Artificial Intelligence Center-eko parte izan nahi duen edozein enpresa edo erakundek aski du helbide honetan aurkituko duen onarpen-inprimakia betetzea: https://www.baic.eus/es/#asociate

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko  bost  erakundek  tuneletako  eta  industria-inguruneetako  langileentzako  segurtasun-plataforma  digital  bat  garatu  dute

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.