Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 11 ekaina, 2021

Basque CyberSecurity Centre gazteenengana hurbiltzen da zibersegurtasunarekin “match” egitera animatzeko kanpaina berri baten bitartez

Kanpainan zehar hainbat aholku emango dira 16 eta 30 urte bitarteko erabiltzaileek Interneten, sare sozialen eta App-en erabilera egokia egin dezaten

Basque CyberSecurity Centre-k (BCSC) kanpaina bat jarriko du martxan  uztailaren bukaera arte. Kanpainaren xedea gazteek segurtasun informatikoarekin “match” egitea izango da, baita beste pertsona batzuekin sare sozialetan zein Interneten harremanak izateko hartu behar dituzten babes-neurrietaz jabetzea ere.

#EginMatchZureZibersegurtasunarekin izeneko kanpaina honek Tinderren hizkera erabiltzen du eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteek eguneroko egoera errealei aurre egin eta mundu digitalean duten segurtasun-mailari buruzko hausnarketa egiteko sortua izan da. Tinder, gaur egun harremanak izateko gehien erabiltzen den sare soziala da eta bertan “match” egitea norbaitek beste edonorekin konektatu duela eta elkarrizketa bat hasi dezakeela esan nahi du. Horregatik, kanpainak 💜🔥 emojiak gehitzeaz gain, “match” terminoa erabiltzen du. Horrela gazteak zibersegurtasunarekin konektatzera animatuko ditu, esate baterako, Tik Tok edo Reels-en bideoak grabatzean ingurune anonimoa ziurtatzeko edo partekatu behar ez diren edukiak zeintzuk diren jakiteko.

Sare sozialen erabilera asko areagotu da gazteen artean, baita horiek erabiltzeko denbora. iAB Spain-en 2021eko Sare Sozialen Urteko Ikerketak aurkezten duenez, 26,6 milioi pertsonetatik %17k, hau da, 4,5 milioi inguruk, gure inguruan erabilgarri dauden 20 plataforma baino gehiagotara heltzen dira. Pertsona horien adina 16 eta 24 urte bitartekoa izan ohi da. Horrenbestez, ziberseguratsunaren ikuspuntutik, talde honek ahulgune garrantzitsuak izan ditzake.

 

Jokoaren dinamika oso erraza da: parte hartzen dutenek BCSC-ren Twitter zein Linkedin kontuetan argitaratuko den kanpainaren orrialdera joan beharko dute, sareetan nabigatzean sor daitezkeen egoera errealiei buruzko baieztapen multzo bati erantzuteko. Galdetegiak egoera oso desberdinak aurkezten ditu: Instagrameko zozketetan datu pertsonalak ezezagunekin elkarbanatzea, beste pertsona batzuen irudi pertsonalak zabaltzea, WiFi sare publikoak erabiltzea edo pasahitzen konplexutasun-maila. Horietako bakoitzean, parte-hartzaileek “swipe” egin beharko dute (Tinderren bezala) eskuinerantz edo ezkerrerantz, aurkeztutako baieztapena egia edo gezurra diren zehazteko. Bukatzean puntuazio edo “score” bat eta segurtasunari buruzko oinarrizko aholku batzuk lortzen dituzte.

Parte hartzea sustatzeko, BCSCk bi bisita gidatu zozketatuko ditu, zentroak zibersegurtasunaren arloan egiten duen lana gertutik ezagutzeko. Gainera, parte-hartzaileek bisita grabatu eta euren profilen bidez partekatzeko aukera izango dute.

Iniziatiba honek BCSCk Internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuen aurrean gizarte seguruagoa lortzeko bultzatutako sentsibilizazio ekintzetako bat da.

Basque Cybersecurity Centre Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea da. Euren egitekoak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura bultzatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea.

Kanpainiaren hashtag-a: #EginMatchZureZibersegurtasunarekin

Lehiaketan parte hartzeko orrialdea: https://www.your-promos.com/pub/eginmatchzurezibersegurtasunarekin

Lotutako albisteak

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Cybertixek  Zerolynx  integratu  du  eta  ETE-entzako  zibersegurtasuneko  hornitzaile  erreferente  gisa  finkatu  da

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.