BAT Dorreak eraldaketa digitalari eta teknologiari buruzko topaketa bat ostatatuko du
Bilboko BAT dorreak eraldaketa digitalari eta teknologiari buruzko topaketa bat ostatatuko du ekainaren 1ean. Jardunaldi honen helburua da enpresei euren produktibitatea handitzen laguntzea. Tech Talks Bilbao erakundeak antolatu du, eta Eusko jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak emango dio hasiera.
Adituek hizpide hartuko dute enpresetako balio-sorkuntza, arriskuen murrizketa eta nola egin gehiago gutxiagorekin. Aztergai hartuko da, bestalde, nola sortu bezeroarengan zentratutako konpainia bat, eta baita ere aurkeztuko dira euren negozioak eraldatuz Customer Companies bihurtu diren enpresen kasu arrakastatsuak, hala nola Salto, Eroski, Heineken eta Cristian Lay Grupo Industrial konpainienak.
Zabalik dago izena emateko epea.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.