Martxoan zehar, gure robotika malguaren hilabetea dela-eta, esparru honekin harremana duten premiak dituzten enpresei laguntzeko, Basque Digital Innovation Hub sareak proposatutako konponbide nagusiak bilduko ditugu artikulu serie baten bidez.
Robotika da enpresen –eta bereziki ETEen- lehiakortasunerako palanketako bat, enpresek beren prozesuak automatizatu behar baitituzte, fabrikazio aginduen aldaketetara azkar egokitzen diren konponbide malguekin.
Eraginkortasuna eta errentagarritasuna ahalbidetzeko, produkzio-prozesuak modernizatu behar dira, eta hori lortzeko modu bat, eskuz egiten diren prozesuak ordezkatu eta modernizatzea da, hau da, robot industrial mugikor, malgu eta kolaboratibo berrien aldeko apustua egitea.
Arrazoi hauengatik, Basque Digital Innovation Hub sareko Robotika Malguko Gunean, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko. Robotika gunea CEIT, Ideko, Innovalia, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia, Tekniker, UPV/EHU eta Vicomtech zentroek osatzen dute, haien aktiboak konbinatuz, enpresentzako 4.0 konponbideak eskainiz.
Robotika malguari buruzko informazio gehiago behar duzu? Arlo honen barruko konponbideek nola lagun diezazukete hobeto ulertu nahi duzu? Sartu gure web-orrialdean edo azaldu zein den zure premia eta 4.0 bitartekari batek zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?