BDIH sareko Robotika malguaren ordezkariak Malagan ospatutako European Robotics Forum bileran
Pasa den martxoaren 3an European Robotics Forumak (ERF2020) bere hamaikagarren edizioa ospatu zuen Malagan. Bilera hau Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta BDIH sareko zenbait ordezkarik ez zuten bertan izateko aukera galdu
Malagako Kongresu eta Feria Jauregiak martxoaren 3tik 5era Europako 1000 aditu baino gehiago hartu zituen, haien artean Basque Digital Innovation Hub sarearen parte diren Tekniker, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea. BDIH sareko robotika gunearen koordinatzaileak, Damien Sallek – robotikan doktore eta TECNALIA-ko fabrikazio gehigarriaren arloko teknologia eta merkatu arduraduna – bere zentroko eskaintza aurkeztu zuen, bai eta BDIH sareak ETEei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere.
Ekitaldira azaldutakoek robotika arloko Europako prototipo, produktu eta zerbitzurik berrienak, baita Horizonte 2020 ikerketa programak finantzatutako Europar Batasuneko proiektuak ikusi zituzten, punta-puntako enpresa, unibertsitate eta ikerketa institutuek aurkeztuta. Ekitaldiaren programako zati handia eskaini zieten DIHei, H2020 testuinguruan. Gainera, agendak 50 tailer baino gehiago izan zituen, robotikari buruzko ikerketa gai nagusi. TECNALIAK tailerretan parte hartu zuen, batez ere Produkzio sistema hibridoei buruzko aktibitatean. Honez gain, Ekintzailetza eta Kablez mugitutako robot paraleloak: zertarakoak jarduerak burutu zituen.
2010 urteko Donostian ospatutako lehen ediziotik, European Robtics Foruma Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu da. euRobotics asoziazioak antolatzen du, SPARC agentziaren bidez, eta asoziazio honetan, zenbait euskal eragilek hartzen dute parte TECNALIA, UPV/EHU eta Tekniker, besteak beste. Honako batzarretan azaltzeak BDIHko robotika malguko arloko kideei teknologiarik berrienen parte izateko aukera ematen die.
Lotutako albisteak

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak
Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean