BeFORE, etorkizuneko pentsamendua garatzeko gaitasunak
Proiektu europar horrek eLearning-eko plataforma ireki bat abiarazi du
Malgutasuna, pentsamendu kritikoa eta erabakimen sortzailea bezalako gaitasunak funtsezkoak dira etengabe aldatuko den etorkizunari egokitzeko. Halere, oraindik hezkuntza-ingurune gutxik barne hartzen dute beren curriculumetan prospektiba, hots, etorkizuneko joerei aurrea hartzeko eta haien aurrean erreakzionatzeko gaitasuna. BeFORE proiektu europarraren helburua da gaitasun horiek hobetzen dituzten tresnak garatzea, Euskadiko Prospektiker enpresaren eta Mondragon Unibertsitatearen parte-hartzearekin.
Ekimenaren xedea da onlineko eduki hezitzaileak sortzea eta modu guztiz irekian eskaintzea. Proiektua hiru profiletan zentratzen da: ikasleak, irakasleak eta ekintzaileak edo enpresak. Horietako bakoitzarentzat sortuko diren tresnak baliagarri izango dira aldaketak aztertu eta kudeatzeko gaitasunak garatzeko. “Erronka konplexuak agertzen ari dira esparru lokalean, eskualdean, eta maila globalean, hainbat arlotan: ingurumen arloan, arlo sozialean, eta arlo teknologiko eta ekonomikoan” azaldu du Prospektiker enpresako BeFORE proiektuko project manager den Oihana Hernáezek, “garrantzitsua da joera horiei aurre hartzea, eragin handia izango dutelako enpresetan eta lan munduan. Aurre hartuz gero, gai izango gara egokitzeko eta, are gehiago, proaktibo izateko”.
BeFORE proiektuak berriki abiarazi du onlineko hezkuntza-plataformaren bertsio pilotu bat, prospektibaren hastapenei buruzko lau modulurekin. Fase honetan jasotako ekarpenetan oinarriturik garatuko dute behin betiko tresna, non modulu espezifikoak eskainiko baitira proiektuan identifikatutako lau profiletako bakoitzerako. “Behin plataforma bukatutakoan, ahalik eta prestakuntza-esparru gehienetara zabalduko dugu, bai unibertsitateetara, eta bai ekintzailetzari eta enpresei buruzko prestakuntzetara” dio Oihana Hernáezek.
BeFORE proiektuak jardunaldi bat egingo du datorren maiatzaren 14an Oñatin, non balioan jarriko baitu etorkizuneko pentsamendua aukera berriak identifikatzeko tresna gisa. Topaketa hori zabalik dago enpresa, ikasle nahiz komunitate akademikoentzat, eta bertan aurkeztuko da eLearning-eko plataforma berria.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.