Begoña Laibarra, SQSko zuzendari nagusia: “4.0 Industria konplexutasun handia ematen ari zaio softwareari”
Euskal enpresak softwarearen garapena hobetzeko eta baliozkotze-probak egiteko tresnak eskaintzen dizkie bezeroei
Software Quality Systems (SQS) konpainia bizkaitarrak ia 20 urte daramatza testing eta QA (Quality as a Service) zerbitzuak eskaintzen. Getxoko bulegoetan 30 langile dituela, kopuru hori gehitu eta bezero-zorroa handitzea du helburu. Begoña Laibarra SQSeko zuzendari nagusiarekin hitz egin dugu industria-prozesuetara zuzendutako softwarea baliozkotzearen garrantziaz.
Zertan lan egiten duzue SQSen?
Bi gauzatan laguntzen diegu enpresei: softwarea garatzeko prozesuak hobetzen eta softwarea nahiz sistemak baliozkotzen eta egiaztatzen. Bi bezero mota ditugu: ingurune arautuetakoak eta arautu gabeko inguruneetakoak. Ingurune arautuetan, trenbide sektorean lan egiten dugu trenbide-sistemak eta trenen kontrola baliozkotzeko. Osasun sektorean ere lan egiten dugu, ekipamendu medikoen eta ekoizpen-ildoen arloan. Ingurune horietan, nahitaez bete beharreko arauak daude, eta gure eginkizuna zehaztapenak betetzen direla gainbegiratzea da.
Horrez gain, arautu gabeko inguruneetan ere lan egiten dugu. Adibidez, gure bezeroetako bat kudeaketarako softwarea duen logistika sektoreko enpresa bat da, eta guk proba-ingurune automatizatua eskaintzen diogu. Beste bezero batek CRM eta ERPak fabrikatzen ditu, baina tresnak merkaturatu aurretik, gure laguntza nahi du nola funtzionatzen duten ikusteko eta errendimendu, karga-bolumen eta abarrei buruzko probak egiteko. Aplikazio mugikorretarako probak ere egiten ditugu. Berrikitan hauteskundeen emaitzak zabaltzeko app bat baliozkotu dugu. Bezeroak appak ondo funtzionatzea nahi zuen, eta storeetara igo aurretik egiazta genezala eskatu zigun.
Zuek gauzatutako arrakasta-kasuren bat aipatu ahal diguzu?
Laborategi farmazeutiko batek biltegiratze-sistema migratu nahi zuen, beste teknologia batzuek datuen tratamenduari eta trazagarritasunari dagozkion aukera zabalagoa eskaintzen baitzizkioten. Biltegiaren erabiltzaileen edo eskarien kudeatzaileen betekizunak kalkulatu nahi zituzten, eta probak diseinatu eta gauzatu beso robotiko batek edo pisatzeko lanek nola funtzionatuko luketen egiaztatu ahal izateko. Proba funtzionalak egin genituen sistema osoak behar bezala funtzionatzen zuela bermatzeko, eta hainbat arauk erregulatutako ingurunea zenez gero, ezarritako betekizunak ere betetzen zirela egiaztatu behar izan genuen.
Zein da mota horretako software edo sistema bat testatzeko jarraitu beharreko prozesua?
Lehenik eta behin jakin behar duzu zertarako balio duen probatu beharreko horrek. Horren betekizunak ulertu behar dituzu, zergatik eta zertarako probatu nahi duzun jakin behar duzu, nolako irismena izan behar duten egin beharreko probek, produktuaren arriskuak ere ulertu behar dituzu, zeintzuk diren horren alderik kritikoenak eta horren kritikoak ez direnak… Ezagutza zehatza izan behar duzu horren arkitekturari buruz, horrekin interaktuatuko duen persona motari buruz, nolako probak egin behar dituzun, noraino iritsi behar duzun proba horiekin, proba horiek automatikoki edo eskuz egin behar ote dituzun… Baina funtsezkoena zertarako balio duen ulertzea da, horren gakoak, arkitektura eta abar ezagutzea.
Alde teknologikoa funtsezkoa da software bat testatzerakoan, baina itxura denez, gero eta garrantzi handiagoa dute giza-faktoreak edo erabiltzailearen esperientziak, hots, software edo aplikazio hori erabiliko duen erabiltzailearen pertzepzioak.
Softwarea bat aztertzerakoan, erabilgarritasuna da atributu nagusietakoa bat. Erabiltzaileak askotarikoak dira dira eta harreman desberdinak dituzte softwarearekin. Erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia giltzarrizkoak dira sistema batekiko eragiketan akatsak saihesteko. Ondo pentsatu behar da nork erabiltzen duen sistema hori, zenbat denbora ematen duen eta zertarako erabiltzen duen. Eta informazio horretan oinarrituta, garatzeko estrategiarekin batera, probak egiteko estrategia ere diseinatu behar da, erabilera baliozkotzeko. Nire ustez, azken urteotan, izugarri hobetu da erabiltzailearen esperientzia softwareari dagokionez.
Zein da softwarea testatu eta baliozkotzearen inpaktu nagusia eraldaketa digitalean?
4.0 Industria prozesuen digitalizazioa da, eta ondorioz, egoera jakinetara egokitutako hardware eta software soluzioak behar ditugu. 4.0 Industria konplexutasun handia ematen ari zaio softwareari. Izan ere, sistema robotikoak, adimen artifiziala, big data eta gailu fisikoak ere txertatu behar dira, eta horrek erronka sorrarazten ditu garapenean eta probetan. 4.0 Industriaren barruan, zenbait estandar garatzen ari dira, teknologia horiek modu azkar eta seguruan txerta daitezen. Ildo horretan, konplexutasunari buruzko betekizun horiei erantzungo dieten proba-estrategia berriak taxutu behar ditugu. Trenbide-sektorean ez dugu beti izango probak egiazko tren batean egiteko aukera, eta ondorioz, trenen konplexutasun osoa tarteko duten simulagailuetan egin beharko ditugu. Horrek testatzeko lana korapilatzen du. Nolabait kontuan izan behar dugu softwarea gero eta garrantzitsuagoa dela 4.0 Industrian eta akats batek lehen baino askoz ere inpaktu handiagoa izango duela.
Zer egiten ari zarete ziurtagirien eta araudien arloan?
SQSen, zazpi herrialdetako 14 enpresa, erakunde eta zentro teknologiko partaide dituen AUTOWARE izeneko europar I+G proiektua lideratzen ari gara. CPPS (Cyber-Physical Production System) ekosistema irekia ezarri eta bultzatzea da AUTOWAREren helburua, ETEek fabrikazio-prozesuei zuzendutako automatizazio digitaleko soluzio kognitiboak garatzeko behar dituzten osagai guztiak eskuratzeko aukera izan dezaten. Sistemari fidagarritasuna eman eta garaiz eta denboraz ondo funtzionatzen duela bermatzea da xedea. Ziurtatzeko estrategia hauek interesgarriak dira teknologien hedapen azkarra bermatzeko. Zeozerk baldintza jakin batzuetan ondo funtzionatzen duela bermatzen dizute, eta horri esker, zehaztasun osoz jakin dezakegu nolako erabilera eman ahal diogun modu seguru eta fidagarrian. Horrez gain, sistemak egin behar duena egiten duela eta ziurtagirian zehaztutako baldintzetan erabili ahal duzula bermatzen laguntzen dizu, eta ondorioz, zenbait teknologia aukeratzen laguntzen dizu, horiekin fidatzen zaren heinean.
Lotutako albisteak

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

Mercanza: “Bezeroa bere datuen ustiapenean espezializatua bihurtzen dugu”
Enpresak eraldaketa digital tradizionala gaindituz soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzeko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Biotz: “Roca Salvatellarekin egindako akordioak berrikuntza teknologikoaren balio-kate osoa batzen du”
Gipuzkoako enpresak Kataluniakoarekin aliantza bat itxi du bere talentu digitala indartzeko eta nazioarteko merkatu berrietan bere presentzia zabaltzeko.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Industrial Borobilek neurriko kartoiaren banaketarako berrikuntza jasangarrian 50 urte ospatu ditu
Gipuzkoako enpresak merkatu nazionalean duen posizioa sendotu du teknologia aurreratuan egindako inbertsioari, jasangarritasunaren aldeko apustuari eta SPRI Taldeak bere eraldaketa digitalean emandako babesari esker.

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”
Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Bizkaiko enpresa da sektorean "plataforma mota hori erabiltzen duen bakarra". Bezeroek prozesuak sortzeko eta aldatzeko erabil dezakete, programatu beharrik gabe.