Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 15 ekaina, 2021

BH Bikes-en espezializazioak bizikletaren merkatuan izan duen arrakasta: %30eko hazkundea

Gasteizen kokatutako enpresak SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du BDIH Konexio programaren bidez fabrikazio gehigarriko proiektu bat garatzeko

 

Berrikuntza ezinbestekoa da zenbait enpresatan, eta BH Bikes dugu horren adibide argi bat. Gasteizen kokatutako enpresa horrek bizikletak diseinatzen, muntatzen eta banatzen ditu, bere fakturazioaren %5 inguru bideratzen du I+G-ra eta aurreikusten du bere negozioa %30 haziko dela datorren urtean. Konpainiak  SPRI Taldearen  laguntza jaso du  BDIH Konexio programaren  bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

100 urtetik gorako enpresa hau Eibarren sortu zen 1909an armak fabrikatzeko, eta 1923an bizikletak egiten hasi zen. Hurrengo mugarria 90eko hamarkadan etorri zen,  enpresaren nazioartekotzea hasi zenean eta negozioari norabide-aldaketa estrategiko bat eman zitzaionean: publiko orokorrarentzako bizikletak egitetik gama altuko bizikletetan espezializatzera igaro ziren, hori delarik gaur egun enpresaren nortasun-ikurra.

 

“Frankismo garaian Espainian bost markatako bizikletak baino ezin ziren erosi, baina merkatuak irekitzearekin atzerriko markak sartu ziren eta bizirauteko modu bakarra izan zen kanpora irten eta merkatu berriak bilatzea”, azaldu du Nicola Vies-ek, BH Bikes enpresako mendiko bizikleten garapeneko arduradunak. BH Bikes izan zen mendirako bizikleta espezifiko bat garatu zuen Espainiako lehen enpresa. “Gama altura bideratzeko asmoa erabaki bikaina izan zen, orain gama altuko produktuetatik bizi baikara. Merkataritza-azalera handiek bizikleta merkeen merkatu osoa irentsi dute”.

 

Gama altuan zentratzeaz gain, beste erabaki estrategiko bat ere hartu zuten, alegia, bizikleta-koadroen diseinu eta fabrikazioan espezializatzea. “Lehen, bizikleta baten osagai guztien %98 geuk fabrikatzen genituen eta kamerak eta gurpil-azalak baino ez genituen erosten. Apurka-apurka koadroetan zentratuz joan gara, horixe baita bizikleta baten arima, eta hortxe ematen dio BHk bere nortasuna bizikletari”, dio Viesek.

 

“Espezializatzeko joera gauza orokorra da”, gogorarazi du BH Bikes-eko arduradunak. “Enpresa guztiek deslokalizatu dute euren produkzioaren zati bat, eta berdin gertatu da bizikleten industrian eta BH Bikes-en”.

 

Berrikuntza funtsezkoa da euren negozioan. “Horixe da gure lehenbiziko lana. Ideia onik ez badago, salmentarik ez dago. Bizikletak saltzeko hainbeste marka daude, non ezinezkoa baita zure produktua saltzea ez bazara nabarmentzen”. Nicola Viesek azpimarratu du berrikuntza ez dela aplikatzen bakarrik produktuan, baina baita ere “alderdi komertzialean, eta horri esker gainerakoengandik bereizten gara produktua amaierako kontsumitzaileari saldu baino lehen”.

 

Enpresaren izaera familiarra

Eboluzio horiek gorabehera, gauza bat dago behin ere aldatu ez dena: BH Bikes enpresaren izaera familiarra. “Enpresa laugarren belaunaldira heldu da jada Javier Beisteguirekin: bera da egungo jabea eta, bere aita José Luisekin batera, enpresaren burua”. Iaz enpresak ia 60 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta kontuan hartuz Gasteizko I+G-ko eta arlo komertzialeko langileak gehi Portugaleko produkzio lantegikoak, 220 langile inguru ditu plantillan. I+G arloko inbertsioa %5 ingurukoa da.

 

BDIH Konexio programaren bitartez jaso duten 20.000 euroko laguntzarekin fabrikazio gehigarriko proiektu bat garatu dute. “Duela hiru urte hasi ginen Tecnalia-rekin lanean hainbat proiektutan. Guk asko erabiltzen dugu fabrikazio gehigarria prototipoak egiteko: bizikleta-koadroaren zatiak 3D inprimaketa bidez inprimatzen ditugu diseinatu dugun produktua egiaztatzeko”. Konpainiak kalitate handiagoa behar zuen inprimaketa horiek egiteko eta espezialistekin harremanetan jarri nahi zuen.

 

“Bagenituen 3D makinak, baina ez genuen nahikoa ezagutza guretzat aproposenak izango ziren makinak erosteko. Orain baloratzen ari gara zein makina erosi hornitzaileekin hitz eginda. BDIH programa oso baliagarria gertatu zaigu. 3D inprimaketa oinarrizko urrats bat da produktu berri bat egiteko, aukera ematen digulako akabera hobea emateko produktuari”.

 

Momentuz, BH Bikes-ek prototipoak egiteko erabiliko du fabrikazio gehigarria eta ez eskalako produkziorako.

 

Bizikleta elektrikoak garatzen jarraitzea da etorkizuneko erronketako bat. “Orain dela hamabi urte hasi ginen eta lehenak izan ginen Espainian. Orain abantaila handia daukagu beste marka batzuen aldean. Bateria, motor eta software propioak garatu ditugu. Horixe izango da BHren berrikuntzaren indargunea merkatuaren potentziari begiratuta. Gero eta jende gehiagok nahi du bizikleta bat egunero erabiltzeko. Eta pakete-banaketako enpresak ari dira aztertzen bizikletak erabil ote ditzaketen furgoneten ordez”, dio.

 

Bizikleta elektrikoarekin batera, kirol bizikletak eta eguneroko bizikletak izango dira aurrerantzean ere negozioaren beste zutabeak, baina “garapen maila handiagoko bizikletak izaki, beti izango dira garestiagoak azalera handi batean edo online saltzen direnak baino”.

 

Negozioa ondo doa, izan ere BH Bikes-ek dagoeneko salduta baitauzka 2021eko gama osoa eta 2022 eta 2023rako gametako produktu gehienak. Bere hazkunde-aurreikuspenei dagokienez, Nicola Vies-ek uste du “zaila dela proiekzio bat egitea, oraingo erritmoa ez delako mantenduko. Merkatua hazi egingo da, baina ez aisialdikoa, baizik eta eguneroko bizikletarena. Datorren urterako %30eko hazkundea aurreikusi dugu, eta beste %30ekoa hurrengorako, nahiz eta normalean urteroko hazkundeak %5 ingurukoak izaten diren.

Lotutako albisteak

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.