Bigda Solutions, eraginkortasun energetikoan oinarritutako digitalizazio-proiektuak
Gaur egun, garapen teknologikoari esker, enpresak datu-bolumen handiagoa sortzen ari dira. Datu horiek kudeatzeko, Big Data teknologia dago, informazioa gorde eta kudeatuko duen arkitektura bideragarri bat sortzea helburu duena. Balio erantsia ateratzeko, adimen artifiziala eta datuen analitika sartzen dira jokoan, eta sektore horretan dago espezializatuta Bigda Solutions enpresa.
Bigda Solutions, Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen start-upa da, eta digitalizazio-proiektu bat osatzen duten fase guztietan espezializatuta dago: datuen atzematea (LoRAWAN teknologiaren bidez), datuen kudeaketa, garbiketa eta biltegiratzea, inteligentzia artifizialeko teknologien bidezko iragarpen-sistemen inplementazioa eta Business Intelligence tresnekin reporting-a. Gainera, BEMP (BigDa Energy Management Platform) plataforma bat du, enpresen energia-kontsumoak monitorizatzen, kontrolatzen eta iragartzen laguntzen duena.
Bere bezeroen profila energia-kontsumo handiak dituzten enpresak dira, automobilgintzan, siderurgian edo industria kimikoan esaterako, eta beren kontsumoa parametro desberdinen arabera nola aldatzen den hobeto ezagutzea bilatzen dute, hala nola tenperatura, ekoizpen-maila, asteko eguna, materialaren kalitatea… “Gure helburua da beren lana erraztuko duen eta gaitasun analitikoa hobetuko duen tresna bat eskaintzea, teknologia-hornitzailea izanik” azaldu du Ibon Salbidegoitiak, Bigda Solutionsen CTOak.
Enpresa Europako REACH Incubator proiektuan parte hartzeko aukeratu dute. Ekimen honetan, Bigda Solutionsek proiektu bat hasiko du Italiako 6 irin fabrikatan, 3.000 gailu baino gehiago monitorizatuz. Proiektu honekin, Europa mailan nazioartekotze prozesua hasi nahi du.
Etorkizunerako plan gisa, Bigda Solutionsen arabera, “orain arte Euskadi mailako proiektuak egin ditugu. Urte honen hasieran, beste probintzia batzuetako bezeroekin hasi ginen, eta, une honetan, aholkulari energetikoak gure bezero-zorroan integratzen ari gara, estatu mailako estrategia definitzen ari gara “. Gainera, Italiako proiektua nazioarteko hedapenerako lehen urrats gisa ikusten da enpresan.
SPRI Taldeak berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren alde egiten du, eta laguntza integrala ematen du ideiak merkatura arrakastaz irits daitezen, Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barne-ekintzailetza programen bidez. Informazio gehiago esteka honetan.
Lotutako albisteak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.