Albisteak 7 urria, 2019

Gauzen Internetari buruzko IoT 2019 nazioarteko topaketa Bilbon egingo da

Biltzarra urriaren 22tik 25era bitartean antolatuko da Deustuko Unibertsitatean

Biltzarra urriaren 22tik 25era bitartean antolatuko da Deustuko Unibertsitatean

IoT Conference nazioarteko topaketa urtez aurte antolatzen da 2008az geroztik Gauzen Internetarekin lotutako garapen-arlo guztietako azken ikerketen emaitzak partekatzeko asmoz. 9. edizio honetan, Biltzarra Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean egingo da, 12tik gora herrialdetatik etorritako 80 ikertzaileren baino gehiagoren parte-hartzeaz. Foroaren barruan, mintegiak, hitzaldi espezializatuak eta hainbat ikerlanen aurkezpenak egingo dira, Gauzen Internetaren arloko azken joerak eta garapen zientifikoak ezagutzera emateko.

 

Hardwarearen kostuen murrizketari eta Internetera konektatutako sentsore eta gailuen zabalkunde gero eta handiagoari esker, IoT teknologiak hedapen prozesu betean murgilduta daude eta balio ekonomiko eta soziala sortzeko potentzialtasun handia eskaintzen dute. Ingeniaritza Fakultateak eta DeustoTechek antolatutako IoT 2019 Nazioarteko Biltzarrak teknologia hauen aplikazioari dagozkion ikerketa-arlorik nabarmenenak bistaratuko ditu.

 

Topaketaren barruan, hiru hitzaldi antolatuko dira nazioarteko ospe handia duten Gauzen Internetaren arloko ikertzaileen eskutik. Urriaren 23an, Alexandra Deschamps-Sonsino doktoreak “Etxe adimendunaren ilusioa” deritzon hitzaldia emango du Biltzarrari hasiera emateko. Urriaren 24an, IBMren Erresuma Batuko eta Irlandako zuzendari teknologiko Andy Stanford-Clark doktoreak “Berrikuntza etxean hasten da” delako gaiari helduko dio, eta bukatzeko, Franche-Comté Unibertsitateko Benoît Piranda doktoreak gailu robotikoen miniaturizazioaz eta lan konplexuetarako lankidetzan jarduteko duten gaitasunaz hitz egingo du.

 

Bi egunetan, hainbat ikerlan aurkeztuko dira industria arloko aplikazioei buruz, makina-ikasketari buruz, segurtasunari buruz, egiazko munduarekiko interakzioari buruz eta IoTaren inpaktu sozialari buruz. Topaketaren aurretik, bi ikerketa-mintegi antolatuko dira urriaren 22an, hiri adimendunaren mesedeko sistema ziber-fisikoei buruz eta web semantikoak mundu konektatuago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerei buruz.

 

Biltzarra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Ikerlanen babespean antolatu da. Hitzaldietara joan nahi dutenek doako erregistroa egin behar dute formulario honen bitartez. Biltzar osoan parte hartzeko inskripzioak topaketaren webgunearen bitartez egin behar dira.

 

Deustuko Unibertsitateak, Ingeniaritza Fakultatearen eta DeustoTech ingeniaritza-institutuaren bitartez, ibilbide luzea egina du IoT teknologien inguruko ikerketan. Azken urteotan, H2020 GreenSoul europar proiektuak eta SentientThings I+G+b arloko Plan Nazionala koordinatu ditu, gailuen eta pertsonen arteko lankidetza hobetzeko, osasun zein energia iraunkortasunaren mesedetan.

Lotutako albisteak

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.