Bilbo bideojokoaren nazioarteko hiriburutzat berretsi duen Fun & Serious jaialdiaren IX. edizioaren aurkezpenean parte hartu du SPRI Taldeak
Bideojokoaren sektorea prestatzen hasia da nazioarteko hitzordurik garrantzitsuenetako bat ospatzeko: Bilbon antolatzen den Europako gamer jaialdirik handiena, aurten Suedia ohorezko herrialde gonbidatua izango duena
Aitor Cobanera SPRIko Teknologia eta Berrikuntza arloko Zuzendariak aurkeztu du Bizkaiko hiriburuko BBK aretoan Fun & Serious Festival 2019 jaialdiaren IX. edizioa, abenduaren 6tik 9ra bitartean (ostiraletik igandera) Bilbao Exhibition Centren antolatuko dena. Nazioarteko ekitaldi honi esker, Bilbo bideojokoaren nazioarteko industriaren erdigunean kokatuko da berriro ere.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren izenean, SPRIko Teknologia eta Berrikuntza arloko Zuzendariak, gainerako erakunde antolatzaileen ordezkariekin batera, arreta berezia eman dio aurkezpenean, eremu ludikoaz harantzago industriari zein prestakuntzari dagozkien maila eta konplexutasun goreneko soluzioak eta zerbitzuak garatzen dituen sektore honen izaera industrialari, betiere kontuan izanda Estatuan bi digitutako urteko hazkudeak izan ohi dituela eta iaz % 12,6 gora egin zuela, 1.530 milioi euroko fakturazioa lortuz.
“Erabateko Artea”, halaxe definitzen baitute bideojokoen sortzaileek ludikotasuna, dibulgazioa zein negozioa uztartzen dituen jarduera-eremu hau, ikusgai izango da berriz ere Fun & Serious jaialdiaren eskutik, BECeko 2. Pabilioian aurtengo ediziorako prestatu den 16.000 metro koadroko azaleran, eta 400 pertsonarentzako lekua duen auditoriumean, VIT Talks eta GIF Forumeko hitzaldiak eta agerraldiak antolatuko dira, indie eszenaren berritasunik bitxienak, workshopak eta manga edo retrogamer eremuak eta bestelako proposamenak bilduko dituen erakusketa-eremu zabalaz gain.
Kopuru arras finkatuak dituen ekitaldi honek 40.000 pertsona erakarri zituen aurreko edizioan, eta horietarik % 25 mundu osotik etorritakoak ziren, sarreren aldez aurreko salmentak 2017koa bikoiztu zuelarik. Enpresen parte-hartzeari dagokionez, 1.100 konpainia baino gehiago bertaratu ziren, jaialdiak negozio-lekutzat eta enpresen arteko sinergiak lantzeko topagunetzat duen garrantzia berretsiz.
Erakarpen handiko imana da garatzaileentzat, inbertsiogileentzat eta bideojokoari lotutako Zuzenbide, Marketin, Psikologia eta bestelako arloetako profesionalentzat eta sortzaileentzat; baita zaletuentzat, jokalarientzat, kuxkuxeroentzat, lehiaketen sustatzaileentzat, eduki digitalen sortzaileentzat eta youtuberrentzat ere… izan ere, gizaki eta erakundeen arteko ekosistema honek sektorearen globaltasuna eta garrantzi kultural eta ekonomikoa islatzen ditu.
Jaialdiak ohorezko saridunen kopurua handitu dute aurten, sektoreko lau erraldoiren talentua aldarrikatuz: Yoko Shimomura konpositore japoniar ikoniko eta emankorra, “The Last of Us” eta “Uncharted” saga diseinatu dituen Bruce Straley estatubatuarra, idSoftwareko zuzendari ohi eta Sber Enterntainmenteko egungo komunikazio zuzendari Tim Willits, eta Greg Street, sektorean aitzindaria den Riot Games konpainiako presidenteordea. Den-denek jaialdiaren amaierako galan jasoko dituzte abenduaren 9an, astelehenez, ohorezko sariak, Bilboko Campos Eliseos Antzokian.
Ekintzailetzak, negozio-aukerek, topaketek, prestakuntzak, inspirazioak, proiektu handiek eta hauei dagozkien sariek berenezko lekua izango dute abenduaren 6an eta 7an jaialdiaren arlorik industrialena irudikatuko duen “BBVA Games Industry Forum, GIF” delakoan, eta maila goreneko hizlariak bilduz osatu den prestakuntza-agendan, publisherrek, inbertsiogileek, kazetari espezializatuek eta Europako indie eszenaren garatzaileek parte hartuko dute.
Lehiaketaren amaieran, nazioarteko epaimahai batek nazioarteko titulurik onenak sarituko ditu, finkatutakoak zein independenteak, eta 16 golardo ere banatuko ditu, horien artean, titulu independentei zuzendutako “FSPlay” eta “Euskal Jokorik Onena” sariak.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.