Bilbok ostatatuko du Ekonomia Sozialaren Foro Globalaren hurrengo edizioa
Topaketa hori urriaren 1etik 3ra egingo da Euskalduna Jauregian
Bilbon ospatuko da Global Social Economy Forum ekitaldiaren 4. edizioa, “Baloreak eta lehiakortasuna tokiko garapen inklusibo eta sostengarrirako” lelopean. Nazioarteko topaketa horren helburua da ekonomia soziala sustatzea garapen sostengarrirako benetako alternatiba gisa eta ekonomia horren etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzea.
Hiriak izango dira aurtengo edizioaren ardatza. Foroaren antolatzaileek diotenez, gaur egun jendea kezkatuta dago gizarte aurreratu askotan sortzen ari den desberdintasunagatik, hazkunde desorekatuak eten sozialak sortzen dituelako. Desberdintasun horri aurre egin beharrez, Europa aintzat hartzen hasi da ekonomia soziala, aberastasuna sortzeko modu sostengarriagoa delako eta kontuan hartzen dituelako ez bakarrik emaitzen kontuak, baizik eta baita ere onura sozialak eta ingurumen arlokoak.
Administrazio publikoek eta gizarte zibileko erakundeek bultzatzen duten Global Social Economy nazioarteko elkarteak dio badirela ekonomia sozialeko enpresak ekonomiaren sektore guztietan. Nahiz eta forma juridiko oso desberdinak dituzten, denek partekatzen dituzte balore berberak: lehentasuna ematea helburu sozialak lortzeari, enpresaren kontrol demokratikoa sustatzea kide guztien artean eta soberakinak berrinbertitzea garapen sostengarriko edo interes kolektiboko helburuetan. Gainera, ekonomia sozialeko enpresek erakutsi dute gaitasun handiagoa dutela krisi ekonomikoari aurre egiteko, kalitatezko enplegua eta tokian tokiko garapena sortzen dutelarik.
Nazioarteko hogeita hamar bat hizlari bilduko dira datorren Global Social Economy Forum ekitaldian, urriaren 1etik 3ra Bilboko Euskalduna Jauregian. Hauek dira topaketan landuko diren gai garrantzitsuenak: politika eta zerbitzu publikoen ko-sorkuntza, ekonomia sozialak lurraldearen eraldaketari egiten dion ekarpena, enplegua sortzeko prozesuan duen papera eta etorkizuneko erronkak. Maila lokalean Bilboko Udala da foroaren antolatzailea, eta laguntzailetzat ditu Eudel–Euskadiko Udalen Elkartea, Konfekoop–Euskadiko kooperatiben konfederazioa, REAS Euskadi, EHLABE Inclusión Sociolaboral, hirugarren sektorean diharduen Sareen Sarea, ASLE enpresa elkartea eta Gizartea, Euskadiko gizarteratze enpresen elkartea.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.