Fábrica de Mercedes en Vitoria.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 22 ekaina, 2018

BIND 4.0 azeleragailuak networking saio bat egin du Mercedes-Benz Vitoria lantegian

Mercedes-Benz Vitoria lantegiak Bind 4.0 azelerazio-programan parte hartu du

 

Mercedes-Benz Vitoria lantegiak Bind 4.0 azelerazio-programan parte hartu du, eta programa horren barruan jardunaldi hau antolatu da hausnartzeko zer erronka eta aukera dituzten enpresek eraldaketa digitalaren arloan.

Mercedes-Benz Vitoria lantegiak indartu egin du berrikuntza irekiko plataforma horren aldeko apustua, zeinak aukera ematen baitu harremanetan jartzeko munduko 4.0 industriako startup berritzaileenekin.

Bigarren edizio honetan, Gasteizko lantegiak sei startup kontratatu ditu (Euskadiko 3, Madrileko 1, Portugaleko 1 eta Alemaniako 1), bere prozesu industrialak hobetuko dituzten sei proiektu teknologiko garatzeko.

 

Gaur, ekainaren 22an (ostirala), Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak (enpresen garapenerako agentzia) networking saio bat egin dute Mercedes-Benz Vitoria enpresarekin, Bind 4.0 programaren barruan (4.0 Industriako startup azeleragailua). Lan-jardunaldiak aukera eman die parte-hartzaileei produkzio-ildoak bisitatzeko eta beren produkzio-prozesuen digitalizazioak dakartzan aukerei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.

 

Bind 4.0 programa 24 asteko azelerazio-programa bat da, zeinetan startupek, aukera izateaz gain proiektu ordaindu bat garatzeko enpresa industrial kolaboratzaileekin, eskura duten baita ere laguntza-zerbitzu eta jarduera-programa trinko bat. Programa trinko horren barruan eskaintzen dira tutoretza, workshop teknologikoak nazioarteko erreferenteekin, networking saioak euskal ekosistema industrialeko eragile eta enpresa garrantzitsuenekin, finantzaketa lortzeko bideak, eta abar. Startup parte-hartzaileek lau kolaboratzaile teknologiko handi hauen laguntza jasotzen dute: Google, Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens.

 

Programa horrek aukera ematen die enpresa kolaboratzaileei 4.0 industriako startup berritzaileenak ezagutzeko, eta beren talentua, teknologia edota konponbideak kontratatu eta horrela enpresaren lehiakortasuna hobetzeko.

 

Ekimen publiko-pribatu berritzaile honen bigarren edizioan 4.0 industriako konponbide teknologikoak eskaintzen dituzten 27 startupen eta 24 enpresa trakziogileren arteko kolaborazioak bultzatu dira, guztira 40 proiektu garatu dituztelarik.

 

Edizio honetan, Mercedes Benz Vitoria lantegiak indartu egin du berrikuntza irekiko plataforma berritzaile horretan duen presentzia, 6 startup kontratatu baititu 6 proiektu garatu ditzaten hainbat arlo teknologikotan: Gauzen Interneta, sentsorika, ikusmen artifiziala, errealitate areagotua eta wearable direlakoak. Hauek dira bigarren edizio honetan Gasteizko lantegiarekin kolaboratu duten startupak: Alteria Automation, Atten2Cin Advanced Systems, Heptasense, Solid Virtual eta Wearhealth.

 

Digitalizazioa

Mercedes-Benz Vitoria lantegiko networking saioan digitalizazioaren erronka aztertu dute, hizpide hartu dituzte hainbat arlotako (hiriko mugikortasun berria, Datu Handiak, produkzio sistema azkarrak) ikuspegi estrategikoak eta zuzeneko harremana bideratu dute Mercedes-Benz Vitoria lantegiko proiektu bakoitzeko arduradunekin. Era berean, startupek aukera izan dute beren proiektuak aurkeztu eta lantegi barruko arduradunekin batera azaltzeko.

 

Fabrikako zuzendaritzak aukera aprobetxatu du gizartean eta teknologia arloan gertatzen ari diren aldaketak eta enpresen erronka berriak aurkezteko.

 

Networking saio horiek bi helburu nagusi dituzte. Batetik, aukera ematea BIND 4.0 azeleragailuko startupei erreferentziazko enpresekin harremanetan jartzeko eta erabat murgiltzeko Euskadiko ekosistema industrialean eta, bestetik, aukera ematea enpresa industrialei talentua eta teknologia berriak eskuratzeko, eta horrela aurre egiteko eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkei.

 

BIND 4.0 programari esker, sendotu egin da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 estrategia. Estrategia horren helburu nagusia da Euskadiko ekintzailetza ekosistema indartzea, eta Euskadi ekintzailetza industrial aurreratuaren mapan kokatzea, euskal industriaren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea, eta aberastasuna eta enplegua sortzea.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.