Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 16 Azaroa, 2020

BIND 4. 0 Europako Batzordeak Enpresa Sustapenerako ematen dituen Sarien irabazlea

Este premio reconoce las políticas locales, regionales y nacionales de fomento del emprendimiento.

BIND 4. 0 plataformak irabazi du enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian, Berlinen egin den ETEen urteko Batzarretan.

 

Egindako lau edizioetan, industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak 100 startup baino gehiago bizkortu ditu eta 170 proiektu teknologiko baino gehiago sustatu ditu sektoreko 57 enpresa liderren eskutik.

 

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4. 0 plataformak irabazi du Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioa, enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu. Irabazlearen izena Berlinen azaroaren 16an egin den ETEen urteroko Batzarrean eman dute ezagutzera. Sari horren bidez ekintzailetzaren sustapenaren tokiko, eskualdeko eta nazio-mailako politikak aitortzen dira.

Hautagaitza hori beste 13 proposamenen artean hautatu dute. Bertan,  estatuetako, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek, eta ekintzailetza sustatzeko jarduketak egiten dituzten eta ekonomia bultzatzen duten elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek hartu dute parte.

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziazko 57 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen: alde batetik, industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko, eta, bestetik, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez bizkortzeko. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 100 startupek baino gehiagok garatu dituzten 178 proiektu bizkortu ditu guztira

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen zuzendari Leyre Madariagarentzat: “Oso harro gaude BIND 4. 0ren bidez startupak bizkortzeko eta enpresa-ingurunea sustatzeko egiten ari garen lana Europako Batzordeak saritu duelako. Bost edizioren ondoren, berrikuntza irekiko plataforma bihurtu da. Bertan, enpresek Industria 4. 0ko soluzio berritzaileenak identifikatu eta abiarazi, eta euren eraldaketa digitala azkartu ditzakete. Erakunde publikoen, enpresa pribatuen eta startupen arteko bateratze- eta lankidetza-eredu bat da, industria eraldatzeko eta haren lehiakortasuna hobetzeko”.

BIND 4. 0 Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia duten enpresa global nagusiek —adibidez, Siemens Gamesa, Unilever edo Mercedes Benz, besteak beste— sustatutako berrikuntza irekiko plataforma bat da. Programa horren bidez, enpresen eta startupen arteko elkarrekintza dinamizatzen da, industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren esparruetan berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzeko helburuarekin.

Nazioarte-mailako ekimen publiko-pribatu bat da, eta hiru helburu nagusi ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. 2016an programa abian jarri zenetik, 100 startup baino gehiago bizkortu dituzte eta 170 proiektu baino gehiago garatu dituzte, 5 milioi euroko fakturazioa gaindituz.

 

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.