Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa
Albisteak 16 iraila, 2020

BIND 4.0 finalista Europako Batzordeak Enpresa Sustapenerako ematen dituen Sarietan

Sari hauen helburua ekintzailetzaren sustapenaren tokiko, eskualdeko eta nazio mailako politikak aitortzea da   BIND 4.0 plataforma finalista hautatu dute enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian, eta irabazleak azaroan Berlinen egingo den ETEen urteko batzarrean iragarriko dira.   Industria adimenduneko bizkortzaileak munduko startupen proiektu teknologikorik onenak garatu nahi ditu sektoreko 57 enpresa liderren eskutik.

 

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataforma finalista hautatu dute Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioan. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu, eta ekintzailetza sustatzeko tokiko, eskualdeko eta nazioko politikak aitortzea dute helburu.

BIND 4.0 plataforma enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian hautatu dute. Era berean, Granollersko Udalaren Granollers Mercat entitateak aurkeztutako Granollers entra en Simbiosis ekimena finalista hautatu dute merkatu berdeen garapenaren eta baliabideen efizientziaren kategorian. Biak 13 proposamenen artean hautatu dituzte. Proposamen horietan, Estatuko, Autonomia Erkidegoetako eta tokiko administrazioek eta ekintzailetza sustatzeko jarduketak egiten dituzten eta ekonomia bultzatzen duten elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek hartu dute parte. Bi hautagaitza horiek Europako beste hautagaitza batzuekin lehiatuko dira, eta irabazleak 2020ko azaroan Berlinen egingo den ETEen urteko batzarrean iragarriko dira.

 

BIND 4.0 plataformak startupak erregistratzeko datorren ediziorako deialdia itxi berri du. Deialdi horren barruan, proiektuak garatu ahal izango dira fabrikazio aurreratuari, energiari, osasunari eta elikadurari lotutako 57 enpresa liderren eskutik. Enpresa horien artean, Mercedes Benz, Coca-Cola European Partners, Quirónsalud, Siemens Gamesa, EDP eta Enagás azpimarra daitezke. Ekimena industriaren eraldaketa digitala konpainia handien eta sortzen ari diren talentuen arteko lankidetzaren bidez bultzatzeko helburuarekin sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako agentziak (SPRI) babesten du.

 

BIND 4.0 plataforma helburu bikoitza betetzeko asmoarekin sortu zen. Alde batetik, enpresa handiek berrikuntza bizkortu eta beren lehiakortasuna bultzatu eta hobetu ahal izateko (startupekiko lankidetzaren bidez, berrikuntza-iturri arinak eta efizienteak baitira). Eta, bestetik, startupek merkatura iristeko prozesua bizkortzeko (euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidea duten nazioarteko erreferentziazko enpresa handien eskutik). Gainera, mundu-mailako profesionalek emandako mentoring-zerbitzu bat eta industria-esparruan arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak garatzeko prestakuntza-programa osatu bat eskaintzen die startupei. Era berean, parte hartze soilarekin hainbat finantzaketa-iturri eta laguntza ekonomiko lortzeko aukera eta Euskadiko EBZetako (Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako) langune baterako doako sarbidea dute.

 

4,5 milioi euroko guztizko fakturazioa

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak, bere bizkortze-programaren bidez, 108 startup bizkortu ditu guztira, eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu fabrikazio aurreratuaren, energia adimendunaren eta osasunaren eta elikaduraren teknologiaren sektoreetan, bere lau deialdietan. Halaber, 1.700 hautagaitza baino gehiago jaso ditu 2016an hasi zenetik. Zifra horiek direla eta, Euskadi munduko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro handietako bat dela esan daiteke. Izan ere, programa amaitu ondoren, sortzen ari diren enpresen ia % 70ek trakzio-enpresekin lan egiten jarraitzen dute, eta 10 startupetik 6k haiekin berritzen dute kontratua. Ekimena hasi zenetik, BIND 4.0 plataforman garatu diren proiektu guztiek 4,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute.

 

BIND 4.0

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskadin egoitza duten erreferentziazko 57 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen: alde batetik, industriaren eraldaketa digitala bultzatzea, eta, bestetik, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez bizkortzea. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 100 startupek baino gehiagok garatu dituzten 178 proiektu bizkortu ditu guztira.

 

 

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.