Bind 4.0 programako Hupi startupak bulego bat ireki du Euskadin
“Bind 4.0 programak jarri zuen martxan garapen hau, eta sekulako azeleragailua izan da guretzat. Antolatutako ekitaldiek ikuspegi zehatz bat eman ziguten merkatuaren egoera ezagutzeko eta baita ere jakiteko zein neurritaraino interesatzen zitzaizkion merkatuari teknologia berri hauek” azaldu dute Romain Roquefère eta Vincent Moreno sortzaileek, zeintzuk dagoeneko hasi baitira Donostian bertako talentua bilatzen.
Bulego propioa izaki, Hupi-k espero du salmenta prozesuak azkartzea eta konpainien enpresa-arazoen espektro zabalagoa edukitzea, AAn oinarritutako konponbide-zorroa zabaltzeko. Bind 4.0 programari esker, enpresa frantsesa dagoeneko lanean ari da Euskadiko enpresa handienetako birentzat, besteak beste, Maier-entzat.
– Noiz ireki duzue bulegoa?
HUPI IBERICA 2018ko otsailaren 27an ireki zen ofizialki Donostian (Gipuzkoa). Ilusioz beterik eta oso pozik gaude hain ingurune dinamiko batean sartu garelako.
– Zein abantaila dituzue hemen?
HUPI Bind 4.0 programaren lehen edizioan (2016) saritutako enpresetako bat da, eta ez genuen kasualitatez erabaki programa horretan parte hartzea.
Elementu zentrala zen gure estrategian. Beti izan dugu helburutzat gure negozioa Euskadin garatzea eta gure jarduera dibertsifikatzea industria sektorean. Hori oso argi zegoen guretzat, Frantzian oinarritutako software enpresa bat garelako eta Adimen Artifizialean eta Datu Handietan espezializatuta gaudelako. “Bind 4.0 programak jarri zuen martxan garapen hau, eta sekulako azeleragailua izan da guretzat. Antolatu ziren ekitaldiek ikuspegi zehatz bat eman ziguten merkatuaren egoera ezagutzeko eta baita ere jakiteko zein neurritaraino interesatzen zitzaizkion merkatuari teknologia berri hauek. Programa trinkoa izan zen, baina ez genuen ekitaldi bat bera ere galdu”.
Euskadik sekulako dinamika garatu du “4.0 Industriaren markoan”. Dagoeneko ez da kontzeptu lauso bat. Puri-purian dagoen errealitate bat da, eta premiazko bihurtu da enpresa industrial askorentzat. Argi dago enpresak prest daudela konponbide berriekin esperimentatzeko, baita ere Adimen Artifizialean (AA) oinarritutakoekin, eta ekosistema osoak bultzatutako dinamika handi bat dago horren atzean. Salmenta-zikloa askoz laburragoa da.
Gure bezeroen espektatibak oso argi daude. Bestalde, konpainien enpresa-arazoen espektro zabalago bat ezagutuko dugu eta azkarrago zabaldu ahal izango dugu AAn oinarritutako konponbide-zorroa.
Egoitza berriaren bidez atzemango ditu datu handien eta adimen artifizialaren alorreko konponbideentzako bezero industrialak.
– Zein da zuen bulego berriaren helburua?
Lehenik eta behin, erakutsi nahi dugu eragile teknologiko bihurtu nahi dugula Euskadin, baina ez hori bakarrik, baizik eta baita ere kide aktibo izan nahi dugula bertako ekosisteman. Aspalditik etorri nahi genuen hona. Horregatik, ondo eraiki nahi ditugu negozio sendo baten oinarriak. Horixe da datozen 18 hilabeteetarako daukagun plana: oinarriak eraikitzea. Horrek esan nahi du gure marka egokitu behar dugula bertako ingurunera, bezero sendoen erreferentziak geureganatzen jarraitu behar dugula eta bazkide estrategikoak bilatu behar ditugula, Bind programan ezagutu genituen 2 konpainia teknologikoen bezalakoak. Halaber, kanal egokiak bilatu behar ditugu bertako talentuak erreklutatzeko. Horren ondoren posible izango da etorkizuneko kolaboratzaileen profila identifikatzea eta Euskadiko zein aktibotan inbertitu behar dugun jakitea.
– Zeintzuk dira bulego berriaren erronkak?
Ilusio handia dugu gure negozioa Euskadin garatzeko. Hain gustura gaude hemen, ezen guretzat arrisku handiena baita denbora gehiegi igarotzea Euskadin. Denbora beharko dugu hemengo negozio-arauak ulertzeko eta ñabardura guztiak barneratzeko. Ulertu behar dugu apaltasunez hasi behar dugula, komunitateak onartu egin behar gaituelako, eta komunitate honek kolaboratzeko eta negozioak egiteko modu propioa duelako. Horregatik eskaintzen diogu hainbeste arreta, denbora eta kontu HUPI IBERICA bulegoaren oinarriak eraikitzeko prozesuari
+info: www.hupi.fr
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko