Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 11 apirila, 2020

BIND 4.0ren startup-ek COVID-19ren aurkako borrokan parte hartzen dute

Pandemiaren kalteak eteteko soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte eta euren teknologia egokitzen dute krisiaren aurkako borrokan laguntzeko   SPRI Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0n —industria adimenduneko azelerazio-programa publiko-pribatua— aurten parte hartzen duten Euskadiko eta mundu osoko startupak jada Covid-19ren aurkako borrokan parte hartzen hasi dira, soluzio zehatz berritzaileak eskaintzen […]

Pandemiaren kalteak eteteko soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte eta euren teknologia egokitzen dute krisiaren aurkako borrokan laguntzeko

 

SPRI Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0n —industria adimenduneko azelerazio-programa publiko-pribatua— aurten parte hartzen duten Euskadiko eta mundu osoko startupak jada Covid-19ren aurkako borrokan parte hartzen hasi dira, soluzio zehatz berritzaileak eskaintzen eta euren teknologia egokitzen pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

Startup hauek berezia egiten dituzten arintasunarekin, berrikuntzarekin eta azkartasunarekin lanean hasi dira COVID-19ren eta honek maila globalean dituen ondorioen aurkako borrokan laguntzeko, soluzio teknologikoak osasun-zerbitzuen eskura jarriz eta teknologia-enpresei telelanerako azken teknologia digitalak eskainiz. Lehen zerrenda batean jada hamahiru eskaintzen dira.

Hala, enpresa horietako batzuek euren soluzio teknologiko berritzaileak egokitu egin dituzte, alde batetik, babes-materialen faltari aurre egiteko behar diren tresna teknologikoak pertsonal sanitarioaren esku jartzeko eta, bestetik, birusa diagnostikatzeko eta analizatzeko soluzio berriak proposatzeko.

Beste batzuek enpresei azken teknologia digitalak eta online prestakuntza eskaintzen dizkiete, etxetik lan egitea ahalbidetzeko eta indartzeko —agintariek agindutako konfinamendua betetzeko oso beharrezkoa—; halaber, fabrikak kudeatzeko, eta produkzioa eta hornikuntzen katea mantentzeko aplikazioak ere eskaintzen dituzte. BIND 4.0k, bere startupeko komunitatearen bitartez, teknologia eta ekimen berriak aurkezten ditu, guztiok bizitzen ari garen salbuespeneko egoera honen ondorio sanitarioak eta ekonomikoak arintzeko.

BIND 4.0ren startupek —bertan bildutako enpresak bertako proiektutakoren batean parte hartzen duten 52 partner-ek azeleratu eta bermatu dituzte— egokitutako teknologien artean soluzio berritzaile batzuk daude, adibidez Bleencok eskaintzen duena: RGB kamera baten —aurpegiko keinuak hautematen ditu— eta IR kamera baten —mingainaren azpian tenperatura neurtzen du— bidez tenperatura neurtzeko metodo berri bat. Metodo horren bidez 3 segundo eskasetan tenperatura zehatza lortzen da eta zehaztasun handiagoa dauka.

Inovakok ere, Adimen Artifizialarekin, prototipo bat sortu du. Prototipo horrek COVID-19 duten pazienteen erradiografiak eta infekziorik ez dutenenak bereizteko gaitasuna dauka. Bestalde, startup asko osasunerako babes-materialak —adibidez, Fabrikazio Aditiboaren bidez arnasgailuen piezak edo maskarak— fabrikatzen ari dira, Mizar eta Optimus 3D enpresen kasuan bezala. Beste batzuk 3D inprimagailuak lagatzen ari dira material horiek sortzeko, nanoteknologian espezializatutako Teknan startupen kasuan bezala.

Gainera, BIND 4.0ko startup askok euren soluzio teknologikoak partikularrei eta enpresei ere eskaintzen dizkiete, bai telelanean jardun ahal izateko bai online lan egiteko eta urrutitik euren IT eta OT  operazio-zentroekin konektatzeko behar den babesa edukitzeko. Besteak beste  OpenCloud Factory, Innovae, CounterCraft edo Nuavis enpresek ematen dituzten urrutiko mantentze sistemen edo zibersegurtasuneko soluzioen kasua adibidez.

 

COVID-19 HAUTEMATEKO SOLUZIOAK

Bleenco (Munich) – Adimen artifiziala

Soluzio honen bidez neurketak mingainaren azpian egiten dira zuzenean. Hori martxan jartzeko, bi kamera erabiltzen dira: RGB kamera bat eta kamera infragorri bat. RGB kamerak aurpegiko keinuak hautematen ditu eta IR kamerak mingainaren azpiko tenperatura neurtzen du. Hautemate-prozesuak batez beste 3 segundo baino gutxiago irauten ditu. Sistemak kameraren fabrikatzailea edozein izanda ere funtzionatzen du eta lehendik zeuden kamerekin erabil daiteke. Informazio gehiago

Inovako (Istanbul) – Ikuspegi artifiziala

Euren teknologiaz baliatuz, COVID-19n positibo edo negatibo eman duten pazienteen erradiografiak bereizteko gai den adimen artifizialeko modelo bat sortu dute. Gainera, adimen artifizialeko beste modelo bat garatzen ari dira, ikuskapen azkarrago eta eraginkorrago baten bidez erradiologia-jardueran laguntzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, link hau bisita daiteke.

 

COVID-19ren EGOERA ANALISIA

DeciDATA  (Bilbo) – Big Data

 

DeciDATA Big Data Analytics-en soluzio-garatzaileak DeciDATA-19 Panel diseinatu du, euskal osasun-sareko ospitale bakoitzak (publikoak eta pribatuak) denbora errealean jasandako asetasun-maila kalkulatzen duen datuak kudeatzeko tresna. Dashboard-en bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ‘KoronaBirus’ pandemiaren bilakaeraren jarraipena egin eta ikus daiteke. Informazio gehiago hemen.

 

COVID-19 ETA PRODUKTU KRITIKOTARAKO BABES MATERIALAK HORNITZEA ETA FABRIKATZEA

Mizar (Arabako Parke Teknologikoa) – Fabrikazio gehigarria

Enpresa, bere 3D inprimatze-teknologiaz baliatuz, osasun-maskarak, biserak eta arnasgailurako balbulak fabrikatzen ari da. Gainera, arnasgailu bat 3D teknologiarekin garatzen ari dira.

Optimus 3D (Gasteiz) – Fabrikazio gehigarria

Startup hau bere teknologia eta baliabideak erabiltzen ari da osasun-zentroetarako eta zahar-egoitzetarako babes-materiala fabrikatzeko.  Une honetan, 3D inprimatze-tresnez baliatuz, biserak, babes-materiala eta urpean ibiltzeko maskarentzako egokigailuak egiten ari dira. Aurki arnasgailu berri bat seriean ekoizten hasiko dira, HP enpresarekin eta Bartzelonako Leitat Teknologia Gunearekin elkarlanean.

URRUTIKO KOMUNIKAZIOA PAZIENTEEKIN

Taniwa (Madril) – Big data

Startupek mememtum produktua eskaintzen du; erakundeei taldeen bilakaera hainbat arlotan —arlo medikoa, ongizatea eta arlo emozionala— monitorizatzen laguntzeko software-soluzio bat da. Mememtumek talde bat definitzeko, talde horri galderak eta probak bidaltzeko, eta joera medikoei, fisikoei eta emozionalei buruzko informazioa eta analisia biltzeko aukera ematen du. Mugimenduen datuak (pausoak) eta geolokalizazioa automatikoki biltzeko ahalmena ere badu.

TedCas (Noain) – Kontakturik gabeko erabiltzaile-interfazeak

Informazio medikoa eskuratzea eta haren erabilera goitik behera aldatzen duen TedCas —osasunerako teknologia-startup— enpresak, Telefonicarekin eta bi ospitalerekin (HURJC eta Parc Taulí) elkarlanean, azken belaunaldiko ZIU plataforma bat diseinatu du, pazienteei informazioa eta entretenimendua eskuratzea ahalbidetzeko eta euren familiekin komunikatzeko, bideokonferentziako tresna seguru bat erabiliz. Gainera, euren 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira Nafarroan CHN Ospitaleko langile sanitarioentzako babesteko materialak egiteko.

 

SEGURTASUN SISTEMAK ESTABLEZIMENDUTAN ETA INDUSTRIAN

WiTraC (Valentzia) – Internet of Things

Startup horrek, pertsonak zenbatzeko sentsoreen instalazioari eta gailu mugikorrei esker,  denden eta establezimenduen okupazio-maila denbora errealean kontrolatu eta ezagutu dezake, aglomerazioak eta saturazioak ekidinez. Era horretan, segurtasuneko eta osasuneko protokoloak hobetu daitezke; gainera, baimendutako edukiera gainditzen dela ere ohartarazi daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, link hau bisita daiteke.

 

FABRIKEN ANTOLAKUNTZA, KUDEAKETA ETA MANTENTZEA

Innovae (Donostia) – Errealitate areagotua

Errealitate areagotuan (ATR) oinarritutako industria-ekipamenduen urrutiko laguntzako soluzio aurreratua eskaintzen du. Plataforma aniztuneko sistema hau denbora errealean laguntza teknikoa emateko zehazki diseinatua dago. Gainera, gertakaria azkar eta modu eraginkorrean identifikatzea ahalbidetzen du. Telelana errazteko eta joan-etorriak ekiditeko helburuarekin, bi hilabetez euren zerbitzuak doan eskaintzen dituzte.

Nuavis (Donostia) – Ikuspegi artifiziala

Makina-erremintako sektorearentzako, egoitzak sakabanatuak dituzten industrientzako eta, oro har, Laguntza Teknikoko Zerbitzuen departamentuentzako eskaintzen duen urrutiko mantentze-euskarriko zerbitzu-sistemaren bitartez, aditu baten ezagutzak beharrezkoa den lekuan aplika daitezke. Bere teknologiari esker, langileak inguruan ikusten dituen errealitate areagotuko markak marraztu ditzake adituak, telefono mugikor bat erabiliz. Alarma-egoera aktibo dagoen bitartean, enpresak zerbitzua doan eskaintzen du. Informazio gehiago hemen.

 

ZIBERSEGURTASUNA URRUTIKO POSTUTAN ETA ENPRESETARAKO KONEXIO POSTUTAN

Barbara IoT (Madril) – IoT zibersegurtasuna

Industria-gailuen urrutiko kudeaketako plataforma seguruaren bitartez, Barbara IoT-ek, industria-sektoreari laguntzeko asmoz, OT sareetako aktiboak monitorizatu eta erabili behar dituzten enpresei telelaguntza errazten die.

Sistema eragile seguru bati eta industria IOko atebideentzako diseinuari eta kudeaketa-panel bati esker, enpresek euren industria-gailuak kontrolatu eta datuak urrutitik bildu ditzakete, segurtasun-arriskuak murriztuz. Informazio gehiago bere azken blogpostean,

CounterCraft (Donostia) – Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko enpresak pack espezifikoak prestatu ditu osasun-krisian zehar enpresek aurkitzen dituzten zibersegurtasuneko testuinguru berriei aurre egiteko. CounterCraft-ek zibersegurtasuneko gorabeherak hautemateko eta haien aurrean erreakzionatzeko soluzio espezifikoak proposatzen ditu; halaber, urrutiko lan-testuinguru batean (VPN) erasoei buruzko beharrezko informazioa eta adimena eskuratzeko soluzioak ere proposatzen ditu, azterketa-fasetan eta SpearPhishing eta egiaztagirien lapurreten kasuetarako.

CounterCraft-ek hala eskatzen duten osasun-zerbitzuei bere babesa eta soluzioa eskaintzen die.

OpenCloud Factory (Madril) – Zibersegurtasuna

Enpresak softwareko edo hardwareko soluzioa eskaintzen du, autentifikazio-faktore bikoitzeko urrutiko sarbidea ziurtatuz. Soluzio horren bidez, erakundearekin VPN konexio bat ezartzen da erabiltzaile autentifikatu baten bidez (Active Directory-ko LDAP). Gailuen profil-informazioa erabiltzean, soluzioak politika aplika dezake eta bertan sar daiteke gailuaren segurtasun-jarreraren arabera. Erabiltzaileak funtsezko informazioa eta baliabideak baino ez ditu eskuratu ahal izango. Informazio gehiago.

 

SUSTAPENAK KRISI GARAIAN

3D Click (Bartzelona) – Errealitate birtuala eta areagotua

Diseinu pertsonalizatuko startupak, 3D prototipatuak eta packaging-balidaziokoak, krisiak irauten duen bitartean, doako soluzio bat eskaintzen die kaltetuta dauden enpresei. Halaber, enbalajeko talde nazionalekin batera, digitalizazio-prozesuei buruzko webinar-ak emango ditu.

Solid Virtual (Santurtzi) Errealitate birtuala eta areagotua

Soluzio teknologikoak diseinatzen espezializatutako startupek INNxr  garatu du. Etorkizuneko 3D prototipatzeko plataforma kolaboratiboa. Aplikazioak espazio izugarri handi eta kolaboratzaile birtual baten bidez diseinatzeko aukera ematen du. Une honetan bi hilabetez doako zerbitzua eskaintzen du.

Lotutako albisteak

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.