Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G
Albisteak 27 maiatza, 2020

BIOLAN eta CIC bioGUNE elkarrekin ari dira lanean COVID-19aren diagnostiko azkarrerako test serologiko berri bat merkaturatzeko

Euskal teknologia eta enpresak, pandemiak inposatutako lehentasunei erantzuteko; elkarlan hori CIC bioGUNEk eta BIOLANek gaixotasunak diagnostikatzeko eta osasun arloko beste aplikazio batzuk egiteko hitzartu duten lankidetza-akordio zabalago baten barruan kokatzen da

CIC bioGUNE (BRTA-Basque Research & Technology Alliance-ko kidea) eta BIOLAN (bioteknologia sektoreko euskal enpresa) elkarlanean hasi dira, test serologiko berri bat merkaturatzeko: BIOtest-IgG/IgM. Produktu berri horrekin posible izango da SARS-CoV-2ren aurkako antigorputzak azkar, erraz eta zehatz detektatzea Covid-19ak sortutako birusak kutsatuta dauden edo egon diren pertsonengan. Test berri hori fluxu lateralaren entsegu immunokromatografiko bat da, PCR negatiboa duten pazienteengan erabil daitekeena, eta orobat erabili ahalko dena birusaren intzidentzia eta hedapena hobeto ezagutzen lagunduko duten azterketa epidemiologikoak egiteko.

Elkarlan horren esparruan, BIOLAN fluxu lateraleko immunoentsegu berri bat garatzen eta ekoizten ari da OSASEN, bere osasun atalaren bitartez. Entsegu hori SARS-CoV-2aren proteina espikularraren RBD (Receptor Binding Domain) domeinuan (CIC bioGUNEk sortu eta baliozkotua) eta gizakion IgG eta IgM-ren aurkako bigarren mailako antigorputz monoklonaletan (kasu honetan ere, CIC bioGUNE ari da sistema hori garatzen) oinarritzen da.

Helburua da elkarrekin uztartzea goi-mailako ezagutza zientifikoa eta bioteknologia sektoreko enpresa baten esperientzia zabala, arrakastaz merkaturatzeko Euskadin garatu eta fabrikatutako produktu bat, zeinak fidagarritasun, zehaztasun, kalitate eta lehiakortasun estandar gorenak beteko baititu.

Lankidetza-ekimen horren testuingurua  da CIC bioGUNEk eta Biolanek –Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuak biak– elkarren artean  lortu duten akordio zabalago bat, gaixotasunak diagnostikatzera eta medikuntzarako proteina eta konposatu analisien beharra duten osasunerako beste aplikazio batzuetara bideratua dagoena.

José María Matok (CIC bioGUNEko zuzendari nagusiak) eta Asier Albizuk (BIOLANeko zuzendari nagusiak) sinatutako akordio horri esker, bi erakundeek aukera izango dute I+G+B-ko proiektuak gauzatzeko, zerbitzu teknologikoak eskaintzeko, prestakuntza-jarduerak garatzeko, langileei egonaldiak eskaintzeko, tesiak elkarrekin zuzentzeko eta batak bestearen ekipamenduak erabiltzeko.

 

BIOLANi buruz

BIOLAN oinarri bioteknologikoko konpainia bat da, egoitza Bizkaiko Teknologi Parkean duena, eta erreferente bilakatu dena bi sektore hauetan aplikatutako teknologia analitikoan: nekazaritzako elikagaien sektorean, elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko bio-sentsoreak garatuz, eta osasunaren sektorean, gaixotasunak diagnostikatzeko eta farmako nahiz terapiak monitorizatzeko bio-sentsoreak ekoitziz.

BIOLANek garatutako bio-sentsoreak alternatiba aproposa dira nekazaritzako elikagaien eta osasunaren sektoreko gaur egungo premiak asetzeko, prestazio handiko tresna paregabeak baitira, berdin aplikatu daitezkeenak prozesu eta produktuak monitorizatzeko nahiz patologia desberdinak in vitro diagnostikatzeko edo farmakoak monitorizatzeko.

Zehaztasun handikoak, azkarrak eta erabilerrazak direnez, oso konponbide lehiakorra dira eta horregatik lortu dute 55etik gora herrialdetako merkatuetan sartzea, % 80tik gorako esportazio-tasa lortuz.

CIC bioGUNEri buruz

BioGUNE Ikerketa Zentroak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean du egoitza, eta ikerketa biomedikora bideratuta dago. Abangoardiako ikerketa garatzen du biologia estrukturalaren, molekularraren eta zelularraren arteko interfazean, arreta berezia eskainiz gaixotasunen oinarri molekularren analisiari, gero ezagutza horrekin diagnostiko-metodo berriak eta terapia aurreratuak garatzeko. CIC bioGUNE “Severo Ochoa Bikaintasun Zentro” gisa aitortua dago, Espainiako bikaintasun zentroen aitortza handiena.

BRTAri buruz

BRTA 4 ikerketa zentro kooperatiboz (horietako bat da CIC bioGUNE) eta 12 teknologi zentroz osatutako aliantza bat da, eta zentro horien helburua da konponbide teknologikoak garatzea euskal enpresa-sarearentzat.

Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta hiru lurraldeetako foru aldundien laguntzarekin, BRTAk helburutzat du aliantzako zentroen arteko lankidetza bultzatzea ezagutza sortzeko eta ezagutza hori enpresei helarazteko, eta baita ere enpresa horiei lehiakorrago izaten laguntzea eta Euskadiren gaitasun zientifiko-teknologikoa atzerrira proiektatzea.  BRTAk egiten du Euskadiko I+G-ko inbertsioaren % 22, eta 300 milioi eurotik gora fakturatzen du urtean.

Lotutako albisteak

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+G

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.