Bioteknologiako, Adimen Artifizialeko eta 4.0 Industriako 3 proiektuk irabazi dituzte Bizintek sariak
Infektatutako zauriak detektatzen dituen dispositibo batek irabazi du lehen saria
Bilboko Bizintek enpresak bere urteroko sariketa antolatu du ingeniarien belaunaldi berriei laguntzeko. Lehiaketa horrek Euskadi eta Nafarroako unibertsitateetako ingeniaritza gradu, gradu-ondoko edo masterretako etorkizun handieneko amaierako lanak aitortzen ditu.
2018ko edizioan Javier de Martin Gilek (UPV/EHUko Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako ikaslea), Adrian Irigoyen Iraundegik (UPV/EHUko Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea) eta Carlos Salinas Álvarezek (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako ikaslea) garatutako hiru konponbide berritzaile izan dira aukeratuak.
Javier de Martinek sare neuronaletan oinarritutako sistema bat sortu du jakiteko noiz egongo diren libre bizikletak hiriko mailegu zerbitzuetan. Asmoa zen horrelako zerbitzuetan maiz gertatzen den egoera bat saihestea: aparkalekura iritsi eta bizikletarik ez egotea, edo aparkatzeko toki guztiak beteta egotea. Ingeniaritzako ikasleak datu historikoak denbora errealean aztertzen dituen aplikazio bat garatu du, zeinak aurreikuspenak egiten baititu eta zerbitzua hobetu. Orobat saritua izan da Adrian Irigoyenek sortutako monitorizazio industrialeko sistema bat, lainoko datuetan eta Android web aplikazio batean oinarritzen dena. 4.0 Industriara bideratutako konponbide horrek aukera ematen die enpresei eraldaketa digitala abiarazteko modu erraz batean.
Azkenik, Carlos Salinasek irabazi du lehen Bizintek saria, presio-ultzeretan infekzio bakterianoak detektatzen dituen dispositibo batekin. Sistema horrek sentsoreak eta kamerak dauzka, zeintzuek zauriak aztertzen baitituzte tenperatura eta gasen kontzentrazioa bezalako aldagaiak kontuan hartuz. Hala, dispositiboak diagnostiko ez inbaditzaile bat egiten du, ohiko probak baino azkarrago eta minik eragin gabe. Proiektua lankidetzan garatu da Louisvilleko Unibertsitatearekin (AEB) eta Santa Maria eta Basurtuko ospitaleekin (Bilbo).
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapen Saileko Enpresen Sustapenerako Zerbitzuaren zuzendari Eva Armestok, Gaztenpresako Inma Ramosek eta Bizintekeko zuzendari nagusi Daniel del Ríok banatu dituzte sariak. Ticketbis enpresako fundatzaile Jon Uriartek ekitaldian parte hartu du, eta ekintzaile bezala ikasitakoaz mintzatu da. Uriartek 2010ean sortu zuen Ticketbis Ander Michelena bazkidearekin batera, eta 2016an eBay enpresari saldu zioten. Gaur egun, abian dute All Iron Ventures proiektua, startup berriei laguntzeko inbertsio-funts bat.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko