Bizintek enpresak teknologia berritzaileen fabrikaziorako coating ildoa integratu du
Bizintek enpresa bizkaitarrak coating ildo osoa inauguratu berri du. Prozesu hau giltzarrizkoa da automobilgintzari, industria aeronautikoari eta balio erantsi handiko bestelako sektoreei zuzendutako produktu teknologikoen fabrikaziorako. Inbertsio hau, ingeniaritzak proiektu bakoitzari egokitutako teknologia berritzaileen eta soluzioen etengabeko garapenaren alde bideratu duen estrategiari atxikita gauzatu da.
Coating deritzon osagaien tropikalizazio selektiboa, osagaia elektronikoak eskakizunik zorrotzenen arabera babesteko tratamendua da. Bizintek-en instalazioan dagoen ildo erabat automatizatuak bernizak eta silikonak osatzeko IR labea du, kalitatea eta eraginkortasun hobea bermatuz amaierako produktuan.
Isa García enpresaren ekoizpen arloko zuzendariak adierazi duenez, “Bizintek-ek balio erantsia sortzeko erabiltzen du ekipamendu berri hau, izan ere, soluzio teknologikoa gauzatu eta errore aukerak murrizteaz gain, produktu baten industrializazioaren erabateko kontrola errazten du”. Ekoizpenaren arduradunaren esanetan, prozesuaren kalitatearen gaineko erabateko kontrola da coating ildo automatikoaren abantaila nagusia. “Merkatuan eskura daitekeen frogatutako soluziorik fidagarriena da. Teknologia altuko ekipamendu berri honen bitartez, xehetasun osoz azter daitezke giltzarrizko parametro guztiak, hala nola, erabilitako erregaiaren lodiera, esposizio denbora, etab.”.
SMD ekoizpen-ildo propioa
Hau ez da Bizintek-ek bere instalazioetan integratu duen lehenengo ekoizpen-ildo industriala. Enpresak SMD (Small Mounted Device) ildo bat ere badu. Teknologia honen bitartez, azken teknologia digitaletan nahitaezkoak diren tamaina txikiko edo mugatuko zirkuitu inprimatuak sor ditzake. Honela, ingeniaritzak orduko 48.000 osagai ere ekoizteko gaitasuna du, produktuen trazagarritasun, kalitate eta fidagarritasunari buruzko mailarik gorenak bermatuz, soldadura selektiboko makineriari esker eta 3D ikukapena egiteko AOI bati esker, besteak beste.
Proiektu bakoitzera egokitutako teknologia
Konpainia bizkaitarrak laguntza pertsonalizatuan oinarritutako metodologia erabiltzen du, eta ondorioz, proiektu bakoitzera ongien egokitzen den soluzio teknologikoa eskaintzeko gaitasuna du. Dinamika honen arabera, loss leader-ena egingo lukeen produktu propio batetik abiatu beharrean, proiektu bakoitzerako teknologiarik egokienak aplikatzen ditu: IoT soluzioak, Big Data, errealitate birtuala, wearableak edo eskala handiko aplikazio industrialak, besteak beste.
Beste ingeniaritza batzuen aldean, Bizintek enpresaren balio bereizgarria estu-estu lotuta dago eskala anitzeko zentro teknologiko gisa funtzionatzeko duen gaitasunarekin, beste euskal enpresa batzuen bultzatzaile lana egiten baitu 4.0 Industriarako tresnei buruzko ezagutzari esker.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.