Bizintek sariek Ingeniaritzako talentu berriak bilatzen dituzte
Proiektuak aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 30era arte
Bizintek sariketaren helburua da Euskadiko Ingeniaritza, Teknologia eta Elektronikako ikasleek 2019an eginiko Gradu, Master edo Gradu-ondoko amaierako proiektu onenak saritzea. Ekimen honen bidez, Bizkaiko ingeniaritza enpresak ikusgarritasuna eman nahi die talentu berriei, aukera emanaz beren burua erakusteko enpresa ingurunean.
Deialdi hau 2019an eginiko proiektuei zuzentzen zaie eta ingeniaritza edo teknologiarekin lotutako arlo desberdinetako proposamenak aurkeztu daitezke, esaterako, aplikazio mugikorren eta web aplikazioen garapen proiektuak, IoT gailuak, diseinu elektronikoak edo sistema integratuen programazioak. Epaimahaiak hiru ideia finalista aukeratuko ditu aurkeztutako proiektu guztien artetik, eta proposamen horiek ekitaldi batean aurkeztuko dira, Euskadiko esparru teknologikoko enpresa eta eragileen aurrean. Ekitaldi horretan bertan banatuko da proposamen onenaren lehen saria, 600 eurokoa. Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 30era arte.
Sariketa honetan urtero erakusten da belaunaldi berrien talentu bikaina, zeintzuek begirada freskoa eta ideia berritzaileak ekartzen baitituzte teknologiarekin eta 4.0 Industriarekin lotutako esparruetara. Horren erakusgarri dira Bizintek sarien azken edizioan aukeratutako hiru proposamenak, Carlos Salinas Álvarez (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako ikaslea), Javier de Martín Gil (UPV/EHUko Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea) eta Adrián Irigoyen Iraundegik (UPV/EHUko Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea) garatuak.
Carlos Salinasek garatu duen konponbide teknologikoa gai da, sentsoreak eta kamerak erabiliz, bakterioek eragindako infekzioak detektatzeko ultzeretan, diagnostiko azkar eta ez inbaditzaile bat lortzen delarik horrela. Javier de Martínek aurkeztutako proiektuak adimen artifiziala baliatzen du bizikleten hiriko mailegu-zerbitzua hobetzeko, eta Adrián Irigoyenek monitorizazio industrialeko 4.0 sistema bat sortu du eraldaketa digitalari ekin nahi dioten enpresentzat.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.