Eraldaketa digitala
Albisteak 11 maiatza, 2018

Bloke-kateen teknologia ari da jadanik negozioa optimizatzen industrian

Donostia Tech Week kongresuaren azken jardunaldian hizpide izan dira informazio enkriptatudun salerosketak erregistratzeko tresna horren abantailak

Donostia Tech Week kongresuaren azken jardunaldian hizpide izan dira informazio enkriptatudun salerosketak erregistratzeko tresna horren abantailak

“Esan liteke gaur egungo teknologia dela, eta ez etorkizunekoa”, adierazi du José María Callejak, Tecnalia zentroko IKTen Merkatuko zuzendariak

 

 

Hispavistak SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentziaren) laguntzarekin antolatutako Donostia Tech Week kongresuko azken jardunaldian Interneteko teknologia berriak aztertu dira, helburutzat hartuz bertako ekosistema berritzaile eta teknologikoaren potentziala erakustea eta aukerak eskaintzea eraldaketa digitala azkartzeko eta negozioen hazkundea sustatzeko.  Jardunaldi horretan erakutsi dira bloke-kateen teknologiak industrian izan ditzakeen erabilpenak eta eskaintzen dituen abantailak, hala nola, negozioetako bitartekariak desagertzea.

 

José María Callejak, Tecnalia zentroko IKTen Merkatuko zuzendariak, hainbat datu eman ditu duela 10 urte sortutako bloke-kateen teknologia azaltzeko: “Salerosketak erregistratzen dituen kontu-liburu bat bezalakoa da, eta bere informazioa adostasunez onartzen eta salerosketa-blokeetan gordetzen da. Informazioa enkriptatu egiten da inork alda ez dezan”.

 

Callejak hainbat aplikazio azaldu ditu: industrian erabil daiteke lehengaien eta piezen salerosketarako nahiz logistika kontuetarako; nekazaritzan, elikaduraren balio-kate osoa markatzen du; gobernantzan ere baliagarria da bozka elektronikoak kontatzeko; eta hezkuntzan, tresna horrekin bermatzen da titulazioak baliozkoak eta aldaezinak direla.  “Esan liteke gaur egungo teknologia dela, ez etorkizunekoa”, ondorioztatu du.

 

Ibai Gesalagak, finantza pertsonaletan aditua den coach-ak, hizpide izan ditu bitcoin edo txanpon birtualaren ezaugarriak. Honela definitu du txanpon hori: “Interneteko protokolo bat da, eta diru mota berri bat”. Esan du diruaren balioak beherantz egin duela azken mendean: diruak berez ez dauka baliorik, hizkuntza bat bezalakoa da. Baina kontrol modu bat da”.

 

Bitcoin plataforma 2009an sortu zen”, esan du, “neutrala da eta mundu osoari irekia. Badu muga bat: 21 milioi bitcoin daude eta 2.000 mota desberdin”. Gesalagak aurreikusi du txanpon kriptografiko asko sortuko direla, eta horietatik batzuk desagertu egingo direla. “Oraingo umeek ez dute ezagutuko diru fisikoa, dirua Interneteko protokolo bat izango da”. Eta bitcoin txanponaren segurtasuna aldarrikatu du: “Hamar urte hauetan inork ezin izan du hackeatu”.

 

Oscar Rubio (IK4-Ikerlan zentroko ikerlaria) eta Javier Añorga (Ceit-IK4 zentroko ikerlaria) bloke-kateek industrian duten erabilpenez mintzatu dira. “Bitartekariak kentzea oso gauza eraginkorra izan daiteke industriarako. Bloke-kateak publikoki nahiz pribatuki erabil daitezke”. Hainbat aholku eman dizkiete enpresei bloke-kateak erabil ditzaten: “Kontuan hartu behar da errendimendua, salerosketen abiadura motelagoa baita (parte-hartzaileak egiaztatu behar dira, erabiltzeko baimenak eman…)”.

 

Rubiok eta Alonsok bloke-kateen erabilpen-kasu zehatzak erakutsi dituzte, esaterako Smart grid-en kasua, hots, argindarraren banaketa-sare adimendunak. Orobat azaldu dituzte bloke-kate publikoak edo pribatuak erabiltzearen arteko aldeak. Lehenengoekin kostuak murrizten dira, baina bigarrenek pribatutasun handiagoa segurtatzen dute.

 

Gabriel Aldamiz-Echevarria moda-gustuak ezagutzeko Chicisimo teknologia enpresako zuzendari nagusia da. Bere ustez, “arropa munduko bi edo hiru Spotify sortuko dira, gure profila ezagutuko dutenak, eta haiek izango dira egingo ditugun hautuen jabe”. Iragarri du Google, Amazon edo Rakuten bezalako enpresa teknologiko handiak izango direla horrelako zerbitzuei probetxua aterako dietenak.

 

Hispavista Labs zentroko zuzendari nagusi Iker Barrenak ere hitzaldi bat eman du, azalduz zer den Trabajos.com, bere enpresaren atari digitala, 1996az geroztik enplegu eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzen dituena. “Ohartu ginen oso gutxi pertsonalizatzen genuela; adibidez, posible zen eskaintza bera hainbat aldiz iristea zugana. Eta erabaki genuen aldatzea”. Gaineratu du hainbat teknologia aurkitu zituztela, eta machine learning delakoa hautatu zutela, hau da, zerbitzuekin lotutako adimen artifiziala.

 

Eduardo Jauregui Irisbond enpresako zuzendari nagusia da, zeinak teknologia bat garatu duen askotariko gailuak begi bidez kontrolatzeko. Jaureguik esan duenez, makinak dagoeneko gai dira beren kabuz ikasteko.  “Ezgaitasun handiak dituzten pertsonekin lan egiten dugu, eta aukera ematen diegu begien bitartez komunikatzeko. Adibidez, baditugu bi neskato, bata Argentinan eta bestea Espainian, Skype-n begien bidez hitz egiten dutenak”. Esan du akordio bat lortu dutela Twitter enpresarekin, sare sozial hori begi bidez erabili ahal izateko.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.