Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Bodegas Itsasmendi
Eraldaketa digitala I+G
Albisteak 1 iraila, 2020

Bodegas Itsasmendi 4.0 teknologiak txertatu ditu bere instalazioetan

Inbertsio berrien artean, datuak eta kontrolak kudeatzeko programa, elaborazio berrietarako I+G gela eta mikrobinifikazioetarako gune bat daude.

Aurten, Bodegas Itsasmendiren instalazioek 4.0 industriaren aurrerapenak gehitu dituzte, prozesuen eraginkortasuna eta jardueraren kontrol zehatza handitzeko. Urtero bezala  egun hauetan mahats-bilketan murgilduta dagoen ardogintzaren sektoretik Itsamendik bat egin du euskal enpresen digitalizazioaren munduan.

Teknologia horiek erabiltzearen helburua “ingurune naturalaren eta mikrobinifikazioen arteko erlazioen bidez, mahastiaren kudeaketa hobea ahalbidetzea da, produktu berriak lortzeko”, Itsasmenditik adierazi dutenez. “Baliabideen optimizazioa eta lan-osasunaren hobekuntza” aurrerapenekin lortzeko beste helburuak dira, kostuen eta denboren murrizketekin batera, nahiz eta azken hauek ez diren konpainia bizkaitar honen erronka nagusiak proiektu honekin.

Gainera, Neikerrekin (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, BRTA aliantzako kidea) eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrarekin lankidetza proiektuekin eman du pausu hau. Ezarritako datuen eta kontrolen kudeaketa-sistemari esker, Itsasmendik kalitatea eta ingurune naturala lotu ahal izango ditu, adierazleen bidez. Produktuen kalitatea hobetzeko, andela bakoitzak elaborazioetan sortzen diren parametroen kontrol zehatza egiten du sistema berriak.

Inbertsio teknologikoaz gain, bezeroen informazioa biltzeko gune bat sortzearen aldeko apustua egin dute Itsasmendin, berriz ere kalitatea hobetzeko asmoarekin. Halaber, areto honetan 360 enoturismo jarduera berri bati ekin diote, haien hitzetan “ikuspegi berritzaile batetik”.

Bingen Mendizabal upategi hauetako produkzio arduradunak azaldu duenez, inbertsio berriei esker “aurrera pauso kualitatiboa egingo da eraginkortasunean, lan-baldintzetan eta, batez ere, 25 urte hauetan zehar bildu dugun informazioaren bidez produktu berriak garatzeko eta merkatuko joera berrietara egokitzeko aukera izango dugu, esaterako, produktu osasungarrien garapenera”.

“Txakolinaren munduan ez ezik, atlantikoko ardoen testuinguruan ere erreferentziazko upategi bihurtzeko dugun apustua gure 25 urteko mahastizaintza eta ardogintzaren ikerketan dugun esperientzian oinarritzen da. Gainera teknologia berriek proiektuaren fase berri hau antolatzeko eta aurrera egiteko aukera emango digute. Enpresa naturala gara, anitza, konplexua, etengabeko eboluzioan dagoena, Urdaibaiko biosferaren erreserba bezala”, nabarmendu du Garikoitz Rios Itsasmendiko zuzendari tekniko eta komertzialak.

Txakolina Euskaditik Japoniaraino

Bodegas Itsasmendik 1995ean ireki zituen bere lehen instalazioen ateak Muskizen.  2002an, Gernikara joan zen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paisaiarekin bat eginez. Upategian 19 pertsona ari dira lanean, eta salmenten %82a Euskadin eta Espainian izanda, ez dute alde batera uzten nazioartekotzea. Izan ere produktuak AEBetara (nazioarteko bezeroen artean buru dena), Japoniara, Ingalaterrara, Alemaniara, Mexikora, Danimarkara eta Holandara eramaten dituzte, salmenten %13,5a.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen laguntza. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+G

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.