Buber Sariek gizarte-baliorik handiena duten proiektu teknologikoak aitortu dituzteal
Galan, joera teknologikoei buruzko Datorrena 2020 topaketa ere antolatu zen
Guztira, zazpi euskal proiektu aitortu dituzte Buber Sarien azken edizioan. Urtero banatzen diren golardo hauek gizarteari baliorik handieneko ekarpena egin dioten webguneak, aplikazio mugikorrak eta ekimen teknologikoak nabarmentzea dute helburu. Proposamen irabazleak hainbat arlotakoak dira: gaixotasunak dituzten pertsonei laguntza ematea xede dutenak, genero-berdintasunaren aldeko borrokari atxikitakoak zein euskararen erabilera edo online lankidetza sustatzea helburu dutenak, besteak beste.
Sariak azaroaren 28an banatu ziren Bilboko Bizkaia Aretoan. 17. edizio honetan, sari banaketa Internet & Euskadi elkarteak antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean eta Bilboko Udalaren, Euskaltek Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren (Irekiaren bitartez) lankidetzaz.
Kultura eta Euskararen kategorian, irabazlea Wolf Hirschhorn Sindromearen Fundazioa izan da, gaixotasun arraro hau ezagutzera emateko bideratu dituen ekimenengatik. Software Askearen kategorian, Buber saria WikiEmakumeok proiektuarentzat izan da, Wikipedian emakumeei ikusgaitasun handiagoa emateko eta entziklopedia libre horretan dagoen emakumezko erreferenteei buruzko sarreren nahiz emakume editoreen eskasiari aurre egiteko egin duen lanagatik. Bestalde, InspiraSTEAM ekimenak Emakumea eta Teknologia delako saria jaso du. Proiektu honek bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu nesken artean, eskoletan hainbat esparru zientifikotan trebatutako mentoreen laguntzaz antolatutako tailerrekin.
Gazteria arloko saria, PuntuEUS Fundazioak belaunaldi berrien artean euskarazko online edukien sorkuntza bultzatzeko abiarazi duen KaixoMundua proiektuak lortu du. Argia Ostomizatuak fundazioak Senior proiektuaren golardoa irabazi du, eta Enpresa eta Industriaren kategoriako Buber saria Only One Enpresa Likidoarentzat izan da. Azkenik, genero-berdintasuna sustatzea xede duen Doce Miradas kolektiboak Herritarren Partaidetzari dagokion saria eskuratu du.
Urtero bezalaxe, Buber Sarietan, ohorezko golardoa esleitu da; oraingo edizioan, Josu Aranberri UPV/EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologiako irakasleak jaso du. Aranberrik Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari IKT arloko azpiegiturak eta zerbitzuak eskaintzen dizkien Eusko Jaurlaritzaren i2Basque programa koordinatzen du.
Datorrena 2020
Sariak banatu aurretik, Bizkaia Aretoan, datorren urtean inpakturik handiena izango duten teknologiei buruzko Datorrena 2020 deritzon hitzaldi-programa antolatu zen. Zuzenbide digitalean espezializatuta dagoen Maitane Valdecantos Audens-eko bazkideak edukien jabetza-eskubideei buruzko Europako zuzentarau berriaz hitz egin zuen. Iker Sagasti Irontec enpresaren sortzaile eta zuzendariak software irekiak zibersegurtasunaren bultzadan izango duen eginkizun garrantzitsua azaldu zuen. Azkenik, KAUA Junior Companyko Uxue Mancisidorrek Internet milennialen ikuspegitik aztertu zuen.
Lotutako albisteak

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean