Ainhoa Lete, presidenta ejecutiva de BuntPlanet
Ainhoa Lete, presidenta ejecutiva de BuntPlanet
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 16 iraila, 2020

BuntPlanetek adimen artifiziala, simulazio hidrauliko aurreratua eta big data erabiltzen ditu ur-galerak saihesteko

Euskal enpresa hamaika herrialdetan lanean ari da, Kanadatik Suediaraino.

Uraren kudeaketa adimentsua erronka handi bat bihurtu da, gero eta ur-eskasia handiagoa izango den etorkizuneko testuinguruaren aurrean. BuntPlanet euskal enpresak big data, adimen artifiziala eta simulazio hidrauliko aurreratua integratuz, 2020n bi hamarkada bete ditu isurien bidez banaketa-sareetan ematen den likido preziatu horren galeraren aurkako borrokan.  

“Ez ditugu bakarrik galerak detektatzen“, zehaztu du Ainhoa Lete, enpresako presidentea. “Adimen artifizialak sarean ematen den edozein anomalia garaiz detektatzen lagungarria da, eta kausa posibleak ebaluatzen ere laguntzen du. Erabakiak hartzeko eta azkarrago jarduteko aukerak ematen ditu, eta horrek zerbitzuaren kalitatean eragina du”, adierazi du Letek. Gainera, adimen artifizialak sektorearen eraldaketa digitalean duen “zeregin erabakigarrian konfiantza duela gaineratu du.  

BuntPlanetek adimen artifizialean eta simulazio hidraulikoan oinarritutako software bat du. Biki digital bat da, hainbat egoera desberdin simulatzeko aukera ematen duena. Hiri askok gaur egun iraunkortasunerako estrategien barruan ezartzen duten helburuetako bat da ur-sistema horien eraginkortasuna maximizatzea, bidean ura ez galtzeko.  

Koronabirusaren testuinguru honetan, urak inoiz baino garrantzi handiagoa du. Ezin dira eman ur mozketak leherketa baten ondorioz “, nabarmendu du Raul Navas BuntPlaneteko operazioen zuzendariak. 

Donostiako enpresa honen BuntBrain softwarearen bidez Euskadin –Donostiako Udalean,  Bilboko Ur Partzuergoan eta Txingudiko Zerbitzuetan, hain zuzen– eta Alemania, Suedia edo Kanada bezalako herrialdetan uraren kudeaketa digitalizatzea eta haren kontrola hobetzea lortu da. 

Enpresa honek sare neuronaletan oinarritutako analisi prediktiboa erabiltzen du, konplexutasun handia duten sare bakoitzaren anomaliak identifikatu eta kudeatzeko. ‘Machine learningaren  bidez, optimizatzeko algoritmo genetikoen bidez eta hainbat daturen kudeaketari esker, BuntPlanetek mantentze prediktiboari lotutako erantzunak ematen ditu – kontagailu bat noiz aldatu behar den abisatzen du, hura apurtu baino lehenadibidez, edo ur-ihesak detektatzeari, sistematik ura lapurtzeari eta abarri lotutakoak. “Adimen artifizialari esker, ur-sareek sentsorikan egindako inbertsioak optimizatzen ditugu, sareko sentsoreei ahalik eta etekin handiena ateratzeko kokalekurik onenak zehaztuz”, azpimarratu du Navasek. 

Horretarako, ingeniaritza hidraulikoa, ekonomia, software ingeniaritza, matematika, fisika edo diseinua bezalako alorretako profesionalek osatzen dute taldea. Enpresak aholkularitza-lanak egiten ditu ere, ura banatzeko sareak diseinatzeko, kontrolatzeko, ur-galerak prebenitzeko eta azken erabilerak kudeatzeko. Ez da soilik ingurumen-jasangarritasunaren kontua –kasu batzuetan % 50eraino murriztu dirur-galerak, baizik eta iraunkortasun ekonomikoko neurri garrantzitsu bat da ere, ur-ihesak murriztuta dirua aurrezten delako. 

Aitzindariak sektorizazio birtualean 

Letek azaldu duenez, konpainia “oso une sortzailean” dago, irtenbide berriak asmatuz, “berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustu zehatza eginez”. Enpresak hamaika herrialdetan lan egiten du dagoeneko. 

BuntPlanet izan da munduan “sektore birtualak” izeneko teknologia disruptiboa ezarri duen lehen enpresa, ur-sareetan anomaliak goiz detektatu eta konpontzeko aukera ematen duena, zehaztasun handiz, ohiko erantzunek  ahalbidetzen duten baino kostu txikiagoarekin eta sarearen erresilientzia handiagoa eta uraren kalitate hobea bermatuz. Euskal enpresak Siemensekin proiektu bat hasiko du Suedian, arlo jakin bateko pertsonen datuekin lan egiteko. “Punta-puntako proiektua da, eta gure sektorizazio birtualeko teknologia txertatu dugu”, azaldu du Ainhoa Letek. 

Softwarea klima-aldaketaren aurkako nazioarteko foroetan goraipatu dute, besteak beste, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Konferentzian, COP25n, Madrilen 2019an ospatutakoa. Water COP25 Global Awards saridunen artean sartu zen BuntPlanetWater-Climate Change sariarekinGainera, BuntBrain planeta salbatzeko 1.000 irtenbide hoberenen artean aukeratu dute Bertrand Piccardek zuzendutako Solar Impulse Foundationetik. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen  zehazten diren aktiboekin sustatuz.   

Lotutako albisteak

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik  denbora  errealeko  analisi-tresnekin  modernizatu  du  bere  azpiegitura

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.