Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 20 uztaila, 2021

Certix identity sortu da, identitate eta ziurtagiri digital egiaztagarriak sortzeko aukera ematen duen Versiaren aplikazioa

CERTIX IDENTITY sortu du, IDENTITATE ETA ZIURTAGIRI DIGITAL EGIAZTAGARRIAK modu aldaezinean, eramangarrian eta elkarreragingarrian sortzeko aukera ematen duen aplikazio berria, datuen subiranotasuna pertsonei emanez

Versiak aurrera egin du ingurune digitaletako bere balio-proposamenean, eta IDENTITATE ETA ZIURTAGIRI DIGITAL EGIAZTAGARRIAK sortzeko aukera ematen duen CERTIX IDENTITY aplikazio berria sortu du. Aplikazio hori erregistro aldaezinetan eta zorro digital eramangarrietan oinarritzen da, eta segurtasun- eta konfiantza-esparru baten barruan datuen subiranotasuna ematen die pertsonei.

Gaur egun, identifikazio eta autentifikazio fisikorako mekanismorik fidagarriena, gure itxura fisikoaren ezaugarriekin bat etorriko den argazkia daraman nortasun-agiri bat eskatzea da. Identitatearen egiaztatzaileak gutxitan izaten du teknologia egokia nortasun-agiri fisikoa legitimoa den ala ez egiaztatzeko.

Identitate pertsonalaren alorrean eskura dauden teknologiak erabat aprobetxatzeko ezintasunak ondorio nabarmenak ditu. Identitate-frogarik ez izatea, nortasun-agiriak faltsutzea, identitatea lapurtzea eta nortasun-agiriak galtzea, identitatearekin erlazionatutako beste arazo batzuen artean, ohikoak dira.

Azken urteotan, zenbait estandarren, protokoloren eta teknologiaren garapena ikusi dugu, unibertsala, merkea, segurua eta eskalagarria izango den identitatearen kontzeptu berri bat eskaintzeko. Certix Identity-k, estandar teknologiko horietan oinarrituta eta datu pertsonalen segurtasunari eta kudeaketari buruzko arau zorrotzenak betez, kredentzial bat jaulki duen erakunde baten eta titular baten arteko harreman seguru eta unibokoa ezartzeko aukera ematen digu, eta, horrela, gutxieneko informazio-esposizio batekin, egiaztagiri horren egiazkotasuna gaitzeko.

Certix Identity-k informazioaren titularra burujabe bilakatzen du, bere kredentzialak kontrolatzeko eta bere pribatutasuna kudeatzeko aukera emanez; Blockchain teknologia erabiltzen du, segurtasuna eta aldaezintasuna ematen duen informazio-biltegi gisa. Eredu horrek, norbanakoek euren aktibo eta kredentzial digitalen –pasaporte digitalak, enpresa-dokumentuak, diploma digitalak edo jabetza-tituluak– gaineko subiranotasuna izateko aukera ematen du, aplikazio mugikorretan isla daitezkeen zorro digitalen bidez.

Soluzio horrek konponbidea ematen dio identitate digitalaren eta kredentzial egiaztagarrien esparruko edozein jarduera-sektoreri, erakunde publiko zein pribatuei, osasun-, banku- edo industria-sektoreei, antzeko soluzioak diren Europako Osasun Pasaportearekin edo Ipar Amerikako Excelsior Passekin ikusten ari garen bezala, baldin eta segurtasuna eta gardentasuna ezbairik gabeko premisak badira. Informazio gehiago gura izanez gero, sartu hemen: www.certificx.tech.

Versiari buruz

30 urtetik gorako historiarekin, Versiaren kapitalaren % 100 euskalduna da, eta IKTetan, digitalizazioan eta berrikuntzan diharduten 9 enpresak osatzen dute: Versia Infraestructuras TI, Versia Servicios Distribuidos TI, Versia Sistemas TI, Versia Contact Center, Versia Tecnologías Emergentes, Versia Digital Business, Versia Soluciones Tecnológicas eta Versia Cyber Shield sortu berriak. Guztiek dute Euskadin egoitza, eta sortzen duten enpleguaren % 95 baino gehiago EAEn sortzen dute. Prestakuntza handiko 900 profesionalek osatzen dute lantaldea, eta horien % 58 40 urtetik beherakoak dira. Nabarmentzekoa da, halaber, horrelako sektore batean, langileen % 38 emakumeak direla. 2020an, Versiak 75 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu zuen.

Versiaren balio-eskaintza berrikuntzan eta aldaketara etengabe egokitzean datza, eta, horregatik, azken joera teknologikoak ezagutzea eta horiek merkatu, sektore eta erakundeetan aplikatzea funtsezkoa da bezeroentzat onura nabarmenak sortzeko: kostuak murriztea, produktibitatea hobetzea eta diru-sarrerak handitzea.

Versiak negozioa digitalizatzen laguntzen die bezeroei, Datuaren eta Softwarearen zutabeetan oinarrituta, eta zerbitzu eta soluzio globalak eta modularrak eskaintzen ditu, diziplina anitzeko taldeen talentuaren eskutik.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.