Circular Hub lantaldeak estrategia bat abiarazi du zirkulartasuna enpresetara eramateko
Lantaldeak hondakinetan oinarritutako hiru mikro-esperientzia aurkeztu ditu
Ekonomia linealean, produktuak lehengaietatik jaiotzen dira eta hondakin bihurturik hiltzen dira. Ekonomia zirkularrean, berriz, prozesu hori behin eta berriro has daiteke, hondakinak baliabide bezala berraprobetxatzen direlako. Horregatik, ingurumenerako onuragarria izateaz gain, aukera eskaintzen du negozio-ildo berriak sortzeko lehendik dauden prozesuetatik abiatuta.
Hainbat eragilek -besteak beste, ekintzaileek, ikerlariek, enpresek eta fundazioek- sortu dute Circular Hub ekimena Impact Hub Donostia proiektuaren markoan. Helburutzat harturik ekonomia zirkularraren eredua enpresa eta antolakundeetara eramatea, prestakuntzarako eta akonpainamendurako ildo estrategiko berri bat abiarazi dute, Donostian aurkeztu dutena joan den maiatzaren 29an.
Lantaldearen asmoa da neurrira eginiko tailerrak diseinatzea eredu hori aztertu nahi duten enpresentzat: “antolakunde bakoitzaren testuingurutik abiatuta, azalduko diegu zertan datzan ekonomia zirkularra, beren produkzio prozesuetan hobetu edo “zirkularizatu” ditzaketen puntuak identifikatuz” dio Yeneko Lozanok, negozio zirkularreko ereduen garapeneko espezialistak eta Circular Hub ekimenaren koordinatzaileak. Bestalde, lantaldeak antolakundeei laguntzen die aldaketa prozesua garatzen Circular Hub ekimenak diseinatutako Borobila metodologiarekin. “Enpresaren ezaugarriak aztertu behar dira, sektoreak eskaintzen dituen aukerak identifikatu, eta enpresarekin batera konponbide zirkularrak asmatu, prototipatu eta inplementatzen lagundu” dio Yeneko Lozanok.
Enpresei zuzendutako estrategia berri horrez gain, Circular Hub ekimenak Etorkizuna Eraikiz zentroko Gipuzkoa Lab espazioarentzat sortutako hiru mikro-esperientzia aurkeztu zituen Donostian. Hiru esperimentu horien bidez aztertu dute zein aukera dagoen negozio-eredu berriak garatzeko hondakinak eta gutxi erabiltzen diren materialak berreskuratuz. Esperimentu batean kafe hondarrak erabiltzen dira perretxikoak hazteko, bidea zabalduz azpi-produktu eta zerbitzu berriei. Orain finantzaketa-iturri bila dabiltza ekimena eskalatzeko.
Maiatzaren 29an aurkeztutako beste mikro-esperientzia batek lihoaren merkatu tradizionala berreskuratzea du helburu. Bi sistema akuaponikok zirkuitu zirkular bat osatu zuten, non arrainek elikagai bezala aprobetxatzen zuten linazia, normalean bota egiten den liho olioaren azpi-produktu bat. Era berean, landareek elikagai bezala aprobetxatzen dituzte arrainek sortutako hondakinak, horrela sortuz kanpoko baliabiderik behar ez duen liho sail bat.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.