Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 2 ekaina, 2020

CIRP e-konferentziak fabrikazio aurreratuko 150etik gora aditu bildu ditu

Mondragon Unibertsitateak antolatutako kongresu horrek ardatz hartu ditu azaleren integritatearen aurrerapenak

 

Mondragon Unibertsitateak antolatutako kongresu horrek ardatz hartu ditu azaleren integritatearen aurrerapenak

 

Mondragon Unibertsitateak CIRP Surface Integrity konferentziaren 5. edizioa antolatu du ekainaren 1etik 5era. International Academy for Production Engineering erakundeak bultzatzen du konferentzia hori urtero. Topaketak 19 herrialdetako 150etik gora aditu elkartuko ditu birtualki, elkarrekin partekatzeko fabrikazio aurreratuaren eta azaleren integritatearen arloetan eginiko azken ikerketak, azken hori funtsezko elementua baita produktuen kalitatea hobetzeko.

 

Covid-19ak eragindako alarma sanitarioaren ondorioz, eta mundu osoko ikerketa-talde adituen parte-hartzea bermatze aldera, CIRP konferentzia onlineko formatuan egingo da, bost egunetan kongresuko eduki guztietara sartzeko aukera emango duen plataforma baten bidez. Horri esker, parte-hartzaileak topaketara sartu ahal izango dira eta interesatzen zaizkien saio guztiak entzun ahal izango dituzte ordutegi mugarik gabe.

 

Topaketa antolatu duen Mondragon Unibertsitateak esan bezala, osagaiei akaberak emateko faseetan aplikatzen diren fabrikazio-prozesuek aldatu egiten dituzte azalerako geruzaren propietateak, hala nola, zimurtasuna, gogortasun aldaketak edo materialaren mikro-egitura. Propietate horiek eragin zuzena dute osagaiaren amaierako portaeran, bere bizitza erabilgarria luzatu edo laburtzen dutelako.

 

CIRP Surface Integrity kongresuaren helburua da nazioarteko topagune bat sortzea, elkarrekin partekatzeko fabrikazio gehigarriko prozesu bidez manufakturatutako osagaien azaleren integritateari buruzko azken aurrerapen eta ikerketa zientifikoak.  Horretarako, azterketarako kasu praktikoak aurkeztuko dira, eta elkarrekin bateratuko dira azaleren integritatea kontrolatu, hobetu eta ebaluatzeko fabrikazio aurreratuko teknologien ikerketen aurrerapenak.

 

Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza du eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek ireki du e-konferentzia. Euskadik industria-ehun sendoa du fabrikazio aurreratuaren arloan, eta Mondragon Unibertsitateak ibilbide luzea egin du arlo industrial horretara zuzendutako ikerketa eta transferentzia jardueretan. Horregatik, produkzioko ingeniaritzaren ikerketan liderra den nazioarteko CIRP erakundeak Euskadi hautatu du kongresuaren 5. edizioa egiteko.

 

Jardunaldi horien barruan, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak hiru ikerketa-lan aurkeztuko ditu, Errendimendu Handiko Mekanizatuko eta Azaleren Teknologiako lantaldeek egin dituztenak, eta laugarren bat ere bai, ENISErekin (Saint-Étienne hiriko Ingeniari Eskola Nazionalarekin) lankidetzan garatutakoa.

 

Lotutako albisteak

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.