Cita Emprende, startup-ak, ETEak eta inbertsio-aukerak konektatzen dituen ekitaldia
Jardunaldia ekainaren 19an egingo da Donostian
Dagoeneko eman daiteke izena Cita Emprende ekitaldian, startup-en, enpresen eta inbertsio-agenteen arteko konexioak sustatzen dituen topaketan. Ekitaldi horren helburua da berrikuntza eta barnekintzailetza ahalbidetzea, ezagutza trukatuz, lankidetzak sortuz eta finantzaketa-iturri berrietaranzko bideak zabalduz. Adegi elkarteak eta El Diario Vasco egunkariak antolatzen dute ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta SPRI Taldearen babesarekin.
Cita Emprende datorren ekainaren 19an egingo da Tabakaleran, Donostian. Aurkezpen, topaketa, networking-gune eta hitzaldi ugari egingo dira enpresen berrikuntzarekin lotutako erronka handiei erantzuteko. Hauek dira erronka horietako batzuk: nola konbinatu startup-en sormena eta ETEen baliabideak? Zeintzuk dira inbertsioak eta balizko bezeroak lortzeko kanalak?, edo nola sortzen dira berritzeko lankidetzak?
Ekitaldian zehar aldebiko speed meeting bilerak egingo dira ETE eta startup-en edo inbertsio-agente eta adituen artean. Berrikuntzako eta barnekintzailetzako esperientziei buruzko bilerak ere antolatu dira, talde txikitan egingo dira eta aukera egongo da finantzaketa-programa publikoetako, finantza erakundeetako eta inbertsio erakundeetako ordezkariekin elkartzeko. Erreferentziazko 35etik gora enpresa bilduko dira jardunaldian beren esperientziak partekatzeko eta speed meeting hitzorduetan parte hartzeko.
Gainera, egitarauaren barruan Open Session Bind 4.0 topaketa egingo da. Hau da, networking-gune bat egongo da, ETEak konektatu daitezen Bind 4.0 azelerazio-programan parte hartzen duten startup-ekin. Saioaren helburua da ezagutzera ematea hainbat arlotan -errealitate birtuala eta handitua, teknologia medikoak, Gauzen Internet, adimen artifiziala, energia, Big Data eta fabrikazio gehigarria- dauden konponbide berritzaileak.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna