Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Coaser
Coaserren taldea
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 9 abendua, 2020

Coaser: pandemiak digitalizazioan gorakada eragin du

Aholkularitza enpresa honen eskaria zeharo igo da, telelanaren, merkataritza elektronikoaren eta neurrira egindako aplikazioen garapena dela eta

Pandemiak euskal konpainien digitalizazio prozesuak bizkortu ditu, eta Coaser horren erakusgarria da. Aholkularitza-enpresa honek enpresei eraldaketa digitalean laguntza ematen die, batez ere ETEei. Aurten, beste urrats bat eman du haren hazkundean, telelanaren, merkataritza elektronikoaren eta aplikazio propioen garapenaren ondorioz sortutako beharrak ugaritu direlako.

Enpresa Gasteizen sortu zuten 2009an bi bazkidek: Jose Angel Gomezek (orduan 27 urte zituen) eta Juan Carlos Garciak (garai hartan 25 urte zituen). Ordenagailuen salmentan eta mantentze-lanetan aritzen zen enpresa gisa sortu zen. Baina laster hasi zen eboluzionatzen zerbitzu gehiago eskaintzeko, gaur egun dena bihurtu arte, zortzi langile dituen aholkularitza-enpresa bat.

Ireki eta bi urtera, Logic Control enpresarekin aliantza estrategiko bat egin zuten, zerbitzu gehigarri bat eskaintzeko, fakturazio, kontabilitate eta fabrikazioaren kudeaketa programak barne. Gainera, 2014an beste bazkide berri bat sartu zen. Horrek bere bezeroen sarea ekarri zuen Coaserrera eta IT inguruan 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin lagundu zuen.

Enpresaren ibilbidean, 2017a inflexio-puntua izan zen, neurrira egindako aplikazioak garatzeko estrategia berri bat aktibatu zen unea izan bait zen. “Merkatuan ez zeuden hainbat kontu ebazteko soluzioak eta bezeroek eskatzen zizkiguten; guk geuk sortzen hasi ginen”, adierazi du Juan Carlos Garcia konpainiako zuzendariak. Alor hori indartu egin da aurten, pandemiaren ondorioz sortu diren aukera berriekin.

Zalantzarik gabe, 2020 honek telelana eta merkataritza elektronikoa bultzatu ditu, Coaserrek gogor lantzen dituen bi esparruak hain zuzen ere. “Arlo horietan hazten ari gara eta hainbat sektoretako enpresek eskatzen dute: Internet bidez saldu behar duten saltoki eta jatetxeek, online prestakuntza behar duten zerbitzuek, ehorztetxeek, etab.”, adierazi du Garciak.

Coaserrek “zerbitzu-sektorean % 50ean eta industrian beste % 50ean” dauden konpainiei ematen die zerbitzua, baina behar desberdinak dituztela azpimarratzen du enpresako arduradunak. “Zerbitzuetan oso murgilduta gaude cloud tresnetan, kostua nabarmen murriztu delako eta enpresek gero eta lehentasunezkoagotzat jotzen dutelako; bezeroak migratzen ari gara”, gaineratu du Juan Carlos Garciak: “Industrian, instalazioko datuen harrapaketa handiago behar da, negozioaren analisia egitea…”. Halaber, tartea zabaltzen ari da prozesuetarako eta finantza, merkataritza eta ekoizpen adierazleetarako tresna digitalen eskaintzan.

Coaserrek 2012 eta 2015 artean Sprilurren jabetzako Azucareraren instalazioak erabili zituen. Orain, Deba eraikinean duen egoitzatik, Araban jarraitzen du lanean, orain arte bezala. Baina, gainera, azken urteotan, bere ekintza-eremua Gipuzkoara eta Bizkaira zabaldu du, eta, orain, baita beste leku batzuetara ere, hala nola Gironara, Madrilera edo Kantabriara, Roboticsekin lankidetzan.

Gasteizko enpresak beste enpresa batzuekin lan egin du beti. Izan ere, Juan Carlos Garcia Arabako Enpresari Gazteen Elkarteko (Ajebask) presidentea da duela urte batzuetatik, eta CEAJE Espainiako Konfederazioko presidenteordea ere bada.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.