Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 19 iraila, 2018

Code Week ekimenak programazioa sustatzen du adin guztietan

Kodearen Europako Astea urriaren 6tik 21era egingo da

 

Kodearen Europako Astea urriaren 6tik 21era egingo da

 

Programazioari buruzko oinarrizko nozioak izanez gero, posible da, besteak beste, animaziozko bideoklip bat sortzea, bideo-joko sinple bat garatzea edo robot bat nahi bezala mugiaraztea. Gainera, mundu digitala gure bizitzako ia arlo guztietara –bizitza profesional nahiz pribatura- zabaltzen ari da, eta inguratzen gaituen mundua ulertu nahi badugu, gero eta beharrezkoagoa da jakitea nola funtzionatzen duten lengoaia digitalek.

 

EU Code Week ekimenaren helburua da programazioaren ikaskuntza sustatzea ikuspegi sortzaile batetik abiatuta eta pertsona guztiak animatzea praktikaren bitartez ikastera. Horretarako, prestakuntza-topaketak eta topaketa ludikoak antolatzen dira, programazioak eskaintzen dituen aukera guztiak erakusteko. Kodearen Europako Astea 2013an sortu zen, Europako Agenda Digitalaren barruko Kontseilari Gazteen taldearen ekimen bezala, eta lau edizioren buruan, dagoeneko zabaldu da munduko 50etik gora herrialdetara.

 

Code Week ekitaldi txikiz osaturik dago, eta tokian tokiko agente boluntarioek antolatzen dute horietako bakoitza. Edonork antola dezake topaketa autonomo bat eta Code Week astearen programazioan sartu, izan erakundea, enpresa edo mugimendu honi lagundu nahi dion pertsona bat. Behar dena da ikasteko prest dagoen parte-hartzaile talde bat, prestatzaile bat edo gehiago eta topaketa egiteko toki bat.

 

Code Week ekitaldien gaiak eta edukiak irekiak dira, baina gomendagarria da ikuspegi praktiko eta sortzailea ematea topaketari, parte-hartzaileek proiektu txiki bat garatuz ikas dezaten. Code Week ekimenaren atarian hainbat baliabide, tresna eta tutorial eskura daitezke topaketetako saioetan erabiltzeko, besteak beste, adin eta zailtasun maila desberdinetarako prestatutako ariketak. Esaterako, material ugari deskargatu daiteke aplikazio mugikorrak programatzeko, Scratch erabiltzen ikasteko edo robotikaren munduan murgiltzeko.

 

Kodearen Astea Merkatu Digital Bakarrerako estrategiaren barruan dago eta Europako Batzordearen laguntza jasotzen du. Herrialde bakoitzean borondatezko Code Week Enbaxadoreak daude, zeintzuek ekimena koordinatzen baitute lurralde mailan eta tokian tokiko antolatzaileak aholkatzen baitituzte. 2017an 25.000tik gora jarduera hezitzaile egin ziren 52 herrialdetan eta 1’2 milioi lagunek parte hartu zuten.

 

Lotutako albisteak

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik  denbora  errealeko  analisi-tresnekin  modernizatu  du  bere  azpiegitura

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.