CounterCraftek NATOren zibererasoen aurkako Defentsa Aktiboko proiektu batean parte hartzen du
CounterCraft cyber deception teknologiaren bidez defentsa aktiboan espezializatutako euskal enpresa bat da, eta NATOren ariketa batean parte hartu du duela gutxi, balizko zibererasoen aurkako simulazio bat egiteko. Cyber deception-a zibersegurtasun mota bat, aurkariak engainatzen dituena, haien erasoak arrakasta izan duela sinestaraziz.
Konpainia 6 hilabeteko iraupena izan duen proiektuaren parte izan da, non NATOren sareak simulatu dituzten cyber deception bidez. Sare horiek bi talde gorri ezberdinek aztertu zituzten (erakunde baten segurtasun-maila modu kontrolatuan aztertzeko erasoak egiten dituzten talde independenteak). Proeiektua NATOren Koalizio Zibernetikoan aurkeztu zen.
CounterCraftek defentsa aktiboa eskaintzen du cyber deception (ziberengainua) teknologiaren bidez. Horretarako, bere soluzioa eta mehatxu-inteligentzia zerbitzuak erabiltzen ditu, phishing-a (phishing zuzendua) eta ransomware spear kanpainak, VPN sareen aurkako erasoak eta eraso baten aurreko jarduera detektatzeko. Benetakoak imitatzen dituzten baina tranpaz josita dauden inguruneak sortuz, eraso baten ondorioak arintzea lortzen da, erakundeak aurkarien teknika eta taktiken inguruan duen adimen zehatza eta propioa lortzen da, eta segurtasun-maila hobetzeko neurri egokiak hartzen dira. Kontrolatutako inguruneetan egindako eraso horien bidez, zibergaizkileen helburuak eta jarduteko moduak ezagutzea lortzen da. Soluzioak modu automatizatuan egiten ditu zibererasoen aurkako kanpaina horiek.
Zibersegurtasun enpresa donostiar hau, enpresa handietan espezializatuta dago, bankuetan, energia sektorean eta industria handietam, baina administrazio publikoekin ere lan egiten du. 27 pertsonako talde batekin, uda honetan 4,45 milioi euro eskuratu ditu nazioartekotze prozesuan laguntzeko, Estatu Batuetara bideratuta dagoena. Adara Ventures buru zuen errondak Wayra, eCAPITAL eta Elewit bezalako inbertitzaileak izan zituen, eta aurreko inbertitzaileen partaidetzak gora egin zuen, horien artean Evolution Equity Partners eta ORZA. Konpainiak Londresen, New Yorken eta Madrilen ditu bulegoak, eta egoitza nagusia Donostian du.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.
Lotutako albisteak

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.