Topaketaren momentu bat.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 30 urria, 2020

Covid-19ak negozio-aukera berriak ekarri ditu

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendariak, Bilbon eginiko jardunaldi batean esan du euskal enpresa txikiek “beldurra galdu diotela” digitalizazioari

 

Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta Deustuko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu dute astearte honetan, non digitalizazioak pandemian izandako inpaktua aztertu baitute hiru enpresarekin batera. Enpresa horiek bat etorri dira esatean Covid-19ak negozio-aukera berriak ekarri dituela. SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitzan eginiko jardunaldian parte hartu du, eta esan du krisi sanitarioa iritsi denetik euskal enpresa txikiek “beldurra galdu diotela” digitalizazioari.

 

Ekitaldi honetan hizpide hartu dira nola dauden digitalki prestatuta euskal enpresak eta administrazioa, nolako ondorioak izan dituzten pandemiagatiko murrizketek eta etorkizuna. Orkestrako Agustin Zubillagak eta Carla Peletier-ek adierazi dute enpresek euren produktuak dibertsifikatu dituztela krisiari aurre egiteko, eta prozesuak aldatu dituztela, “hasi telelanetik eta berrikuntza irekiraino”. Horrez gain, bezeroekiko harremana ere aldatu egin da, “elkarrekin konbinatu direlarik eredu presentziala eta digitala”.

 

Aitor Cobanerak segurtatu du, Euskadiko administrazio publikoaren ikuspegitik, “digitalizazioranzko bidea jorratua zegoela lehenagotik”.  Adibide bezala jarri du Implantalariak programa, zeinak konponbide digitalak eskaintzen baitizkie mikro-enpresa eta autonomoei. “Pandemian zehar hiru egunetan abiarazi genuen zerbitzua eta 1.000 proiektu baino gehiago garatu genituen. Horri esker, ETEek beldurra galdu zioten digitalizazioari, eta gelditzeko etorri den teknologia bat eskaini genien. Enpresa munduak ulertu du oso baliagarria izan litekeela”.

 

Cobanerak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari dela Eraldaketa Digitaleko Agenda 2025 planarekin, zeinaren helburua baita “elementuak sortzea enpresek erraztasunak izan ditzaten euren erronkak gainditzeko”. Halaber, hizpide hartu du BIND 4.0 ekintzailetza-programaren arrakasta: “Biziki pozgarria da enpresa trakziogileentzat ETEak konponbide-iturri garrantzitsua izatea eta oso interesgarria da startup-ek enpresa handiekin lan egin ahal izatea.  Esan liteke programak arrastoa utzi duela. Eta horri guztiari ekintzailetzako ekosistema deitzen diogu”.

 

“Harreman naturalagoak”

Batz enpresako kudeatzaile Iban Lasagabasterrek esan du pandemian zehar “posible izan dela hornikuntza-kateak ez haustea”, hain zuzen, garapen digitalari esker. Nola enpresa barruan debekatuta egon den aurrez aurreko kontaktua, harreman telematikoek “hobetu egin dituzte erlazioak, enpresa mailako zerbait izatetik harreman pertsonal izatera igaro direlako.  Horrela, harreman naturalagoak lortzen dira”.

 

Sariki enpresako (Unceta Taldeko kidea) zuzendari nagusi Borja Garatek aipatu du pandemiak lankidetza baloratzen eta “azkarrago izaten” lagundu diola bere konpainiari. “Prestakuntza-pilulak egin genituen, eta langile guztiak hasi ziren elkarrekin lan egiten. 500 pertsona prestatzen ditugu urtero eta honen guztiaren alderdi onena da orain ikastaro telematikoak subentzionatzen dizkigutela”.

 

Aquadat startup-eko zuzendari nagusi Jorge García del Arcok eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari egin duen lanagatik, eta batez ere, BIND 4.0 programari. “Zorte handia dugu Administrazio aitzindari bat daukagulako.  Sekulako ideia izan da BIND programaren bidez startup-en eta enpresen arteko zubi-lana egitea”.

 

Onartu du Covid-19aren krisiak “zur eta lur” utzi zituela hasieran, baina segituan egin zutela diagnostiko azkar bat. “Finantzaketan zentratu ginen, gure produktuak berrikusi genituen eta identifikatutako I+G ildoak azkartu genituen”. García del Arcok esan du hainbat lorpen izan dituztela pandemian zehar, besteak beste, bazkide industrial bat integratzea startup-ean eta akordio bat sinatzea Mexikoko enpresa batekin.  “Aurreikusi gabeko negozio-aukerak ireki dira”.

 

Hona hemen jardunaldiaren laburpena.

Video Preview

Lotutako albisteak

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.