
Pieza guztietann zehaztasuna bilatzeko aurreikuspen ereduen sorkuntza

Alcorta Forging Group Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatutako enpresa bat da, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketaren sektorean eta Txina, AEB eta Hegoafrikan du presentzia.
Altzairuzko beroko forjaketa-prozesuan, baldintzak oso gogorrak dira, prozesatze-hondakinen eta tenperatura handien ondorioengatik, eta horregatik, IoT, IA edo Big Data bezalako teknologiak ezarriz, prozesua kontrolatzeko sistema bat garatu da, eredu iragarleen bidez, beroko forjaketa-prozesuan bikaintasuna lortzeko helburuarekin, automobilgintzaren merkatu zailean lehiakorrak izateko.
Begiratu bideoa!
Beharra:
Fabrikazio-prozesuko datuak kalitate-datuekin erlazionatzen dituzten machine learning ereduak sortu. Era honetan, denbora errealean lortutako datuetan oinarrituz, piezen kalitatea aurreikusteko aukera ematen duen eredu bat lortuko da: lehen fase batean muturreko inguruneetan emandako datuak lortu, hauek fabrikazio lote bakoitzean irakurri eta aztertuko dira.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Automobilgintza
Sektorea: Automotive
Lokalizazioa: Elgoibar (Gipuzkoa)
Konponbidearen onurak:
- Produkzio prozesuaren datuak denbora errealean aztertzea
- Iragarpen-ereduak sortzea machine learning bidez
Sartutako teknologia berriak:
- 3D
- Machine Learning
Lotutako albisteak

Soldadura aurreratuko makinetarako kontrolagailuen garapena
Berkoa Elgoibarren kokatutako enpresa industriala da eta 14 profesionalek osatzen dute. Makineria industrialaren fabrikazioan eta retrofitting-ean espezializatuta dago prozesuaren fase guztietan, hasierako diseinutik martxan jartzeko momentura arte.

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.

Ahultasunen monitorizazioa zibersegurtasun plataformarako
Orbik Cybersecurity 2023an agertutako enpresa bat da, Ikerlaneko zibersegurtasun arloaren hazkundearen ondorioz sortua. Jaio zenetik, bere helburua industria-sektoreari kanpoko zigilu bat eskaintzea izan da, bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatzeko, nazioarteko zibersegurtasun-arau zorrotzenen arabera.

Fabrikazio aurreratuko prozesuetarako metrologia-softwarea
Asociación Innovaliaren lankidetza estuarekin, ONA Electroerosión enpresa bizkaitarrak eboluzionatu eta hobetu ahal izan ditu fabrikazio aurreratuko prozesuak. M3MH software aktiboaren bidez, beren makinetan metrologia-sistema bat sartzeko aukera izan dute. Sistema horrek, makinan bertan neurketa egiteaz gain, piezak lerrokatzen ere laguntzen du.

Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan
Indart3D kooperatiba Irunen dago, eta azken belaunaldiko 3D inprimagailuak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu. Gipuzkoako enpresa honek moduluak eta teknologiak konbinatzen ditu proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, eta BDIH Konexiori esker, material metaliko eta zeramiko berrien azterketan eta analisian sakondu ahal izan du, medikuntza edo automozioa bezalako sektoreek eskatzen dituzten...

Material konposatuen zulaketa one-shot tresnekin
Zubiola 1966an Azpeitian sortutako enpresa da, eta ia sei hamarkadatan benetako bidaia teknologikoa egin du. Altzarigintzarako makineriaren fabrikazioari ekin ondoren, gaur egun enpresaren negozio gehiena automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetan dago, diamante polikristalinozko tresnen fabrikazioaren bidez.