Xanti Martínez, Cutting Toolseko zuzendari kudeatzailea, eta Jesús Eguia, zuzendari laguntzailea.
Eraldaketa digitala
Albisteak 3 urria, 2024

Cutting Tools, ebaketa-tresnen salmenta pertsonalizatua eskaintzen duen enpresa donostiarra

SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza jaso duen enpresak 180.000 produktu baino gehiago merkaturatu ditu

Cutting Tools enpresa donostiarra euskarri teknologiko nagusienetakoa eta metal gogorren tresnen hornitzailea da. Orain dela 31 urtetatik kalitate goreneko ebaketa-tresnen salmenta pertsonalizatua, ingeniaritza-zerbitzuak eta bezero bakoitzari egokitutako formazioa eskaintzen ditu.  180.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu, eta langileen erdiek salmenta presentzialean egiten dute lan. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Enpresa 1993an sortu zen beste konpainia batetik atera ondoren, eta ebaketa-tresna eta lanabesen salmentari jarraipena eman zion. “Gure bezeroak txiribil-harroketa bidez mekanizatzen duten enpresak dira”, azaldu dute Xanti Martínezek, Cutting Toolseko zuzendari kudeatzaileak, eta Jesús Eguiak, zuzendari laguntzaileak.

Oiartzunen abiatu zen, eta 2006an Donostiako egungo instalazioetara lekualdatu zen. “Beti indartu dugu salmenta teknikoa. Gure saltzaileen profila lantegian ardura karguetan lan egindako jendearena da. Horregatik, prozesuen optimizazioaz eta bezeroengan tresnak egoki aplikatzeaz arduratzen gara”.

Cutting Toolsek bere ERPa du, eta hiru langile esklusiboki IT sailean, “izan ere, 180.000 produktu darabiltzagu 4.000 bezero baino gehiagorengan. Kudeaketa optimizaturik ezean, ezinezkoa litzateke ondo egitea”.

Bezero gehienak automozio-, trenbide-, aeronautika- eta medikuntza-sektorekoak dira. Espainian eta Portugalen Sumitorno, Horn eta Nikken moduko marken ordezkari dira. Beren produktuak metal gogorrerako lanabesak eta erreminta sistemak dira funtsean. 3.100 ohiko bezero baino gehiago ditu.

Salmentak Espainian eta Portugalen

Salmenta Espainia eta Portugalera mugatzen da, “izan ere, banatzen ditugun marken arabera kontratu bidez mugatuta daude”. Enpresak konponbideak eskaintzen dizkie bere bezeroen mekanizazio prozesuei, ingeniaritza zerbitzuen bidez, prozesuetako hutsuneak identifikatu ondoren neurrira prestatutako formazio eta ondoko jarraipenaren bidez eta produktuen salmentaren bidez.

“Gure teknosaltzaileen profil teknikoak desberdintzen gaitu. Guk ez dugu fabrikatzen, banatu eta fabrikatzaileei ideiak eman baizik, zeinak aldian behin gurekin batera etortzen diren bezeroei egindako bisitetara. Are gehiago, beren lanabesen garapenaren partaide egiten gaituzte”.

Hortaz, formazioa, jarraipena eta tutoretza beren identitate marka dira. “Gure salmenta presentziala da, garrantzi handia ematen diogu aurrez aurreko harremanari. Azken bezeroarengana jotzen dugu, horregatik, gure langileen erdia kalean ari da”.

Cutting Toolsek, bere izaera teknologikoa dela eta, optimizazio kultura “oso indartsua du. Beti garatu izan ditugu gure aplikazioak eta gure ERPa hain dago neurrira egina prozesu guztiak optimizatzen baititu, eta beti baikaude etengabeko bilakaeran”.

Ia 50 langile ditu eta urteko fakturazioa 15 milioi euro ingurukoa da.

SPRI taldeak emandako Kloud programaren laguntza zibersegurtasun-sistema indartzera bideratu dute, sistema osoaren kopia baten bidez.

Bezeroei eskaintzen dizkieten ingeniaritza zerbitzuak sustatzea eta serbitizazioa dira etorkizuneko erronkak, “zerbitzuari produktuari baino gehiago begiratzea. Eta merkatua oso aldakor dagoenez, bilakaerari adi egotea”.

Lotutako albisteak

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.