Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria Digital eta Jasangarriari buruzko Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak, aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura industriari.
BDIH-a aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua da, enpresei eraldaketa digital jasangarria lortzen laguntzen duena. 7 nodo teknologikotan – Robotika malgua, Fabrikazio gehigarria, Zibersegurtasuna, Material aurreratuak, Makina adimendu eta konektatuak, Elektrizitate-sare digitalak eta Mediku-gailuak eta Osasun Digitala- eta nodo erakusle batean (data driven solutions) antolatutakoa eta RIS3 estrategiaren esparruaren barnean sortua. ZTBESko 35 agentek osatzen dute, eta 250 aktibo baino gehiago ditu (ekipoak, laborategiak, instalazio pilotuak) euskal ETEen eskura, teknologia digital jasangarriak prestatu, ikertu, probatu eta baliozkotzeko erabil daitezkeenak.
Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak. Jardunaldi hauen ezaugarri nagusiak, euren praktikotasuna, proaktibotasuna eta interaktibotasuna dira, guztiek egitura komuna jarraitzen dute, eta bertaratutakoei aukera ematen diete teknologia digital eta jasangarriek nola lagun dezaketen beren enpresetan prozesuak eta produktuak hobetzen egiaztatzeko. Deep Dive-ak adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera paregabea dira, baita aktibo horiek beren prozesuetan eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera-kasu errealen lekuko izateko. Gainera, haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera izango dute baita aholkularitza jaso ere bere kasuistika partikularretarako.
Deep Dive-ak azaroan, abenduan eta urtarrilean zehar ospatuko dira BDIHren kide diren enpresen kokaleku desberdinetan. Deep Dive bakoitza hainbat jardunaldi tematikotan banatzen da, eta horietan, manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak beren prosezuetan txertatzerako orduan dituzten erronka nagusietarako aplikazio eta irtenbide teknologiko nagusiak jorratuko dira.
Horrela, jardunaldi horietako bakoitzean, gai zehatz bat jorratuko da, BDIHk gai horri heltzeko euskal ETEen eskura jartzen dituen aktibo nagusiak erakusteko, eta saioak ahalik eta pertsonalizatuenak eta parte-hartzaileen behar berezietara egokituenak izan daitezen. Horri esker, parte-hartzaileek nahi adina Deep Dive jardunalditara joan ahal izango da, teknologia digital eta jasangarri desberdinek euren enpresetako prozesuak eta produktuak hobetzeko nola lagun dezaketen ezagutu ahal izateko eta baita teknologien eta irtenbideen ezagutza sakonarekin amaitu dezaten.
Teknologia horiek zure enpresari ekar diezazkioketen aukera guztietan interesa baduzu, ez izan zalantzarik eta joan zaitez BDIHk antolatutako Deep Dive jardunaldietara, hauek bertatik bertara ezagutzeko. Kontsultatu egutegia eta eman izena online.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?