Albisteak 21 maiatza, 2020

Deusto Sistemas Covid-19aren segurtasun neurriak bermatzeko ostalaritzan eta supermerkatuetan edukiera kontrolatzeko sistema bat abiarazi du

Covid-19aren pandemiaren konfinamenduaren leuntze prozesuaren eraginez, ostalaritza-sektorea sistema berriak eskatzen ditu jatetxeetako eta tabernetako edukiera kontrolpean izateko eta langileen eta bezeroen osasun segurtasuna bermatzeko. Deusto Sistemas lanean aritu da bere Batto sistema bi behar hauei egokitzeko, bai taberna eta jatetxeetarako, bai supermerkatuetarak.

Covid-19aren pandemiaren konfinamenduaren leuntze prozesuaren eraginez, ostalaritza-sektorea sistema berriak eskatzen ditu jatetxeetako eta tabernetako edukiera kontrolpean izateko eta langileen eta bezeroen osasun segurtasuna bermatzeko. Egungo egoeran, soilik terrazen %50eko edukiera erabili ahal da eta hemendik gutxira (2. fasean), taberna eta jatetxeetako barrualdeko erabilera mugaturako baimena emango da. Horren ondorioz, ostalaritza-sektoreak irtenbideak bilatzen ari da, eta kontsumitzaileek establezimenduen eskuragarritasunari buruzko informazioa bilatzen dute. 

Deusto Sistemas lanean aritu da bere Batto sistema bi behar hauei egokitzeko, bai taberna eta jatetxeetarako, bai supermerkatuetarako. Konpainiak hiru euskal hiriburuetan eta Madrilen ditu egoitzak, eta bere jakinarazpen-plataforma ostalaritzako edukiera kontrolatzera eta ‘retail‘ sektorera berbideratu du -plataforma berak Gasteizko Salburuako hezeguneetan erabiltzen da adibidez, telefonoak puntu batera hurbiltzen direnean informazioa erraztuz-Erabilera erraza da: bezeroa jatetxera sartzerakoan telefonoarekin QR kode bat eskaneatzen du eta, irteterakoan berdina egiten du, horrela toki horretako pertsona kopurua digitalizatuz.  

Keinu honek, aireportuetako edo Bilboko autobus-geltokiko check in sistemak gogora ekar ditzakeena, bi helburu ditu: establezimenduaren arduradunek dagoen araudia betetzen dela kontrolatzea -norbaitek check in hori egiten ez badu, edukiera zuzentzeko aukera ematen du-, alde batetik, eta, bestetik, taberna edo jatetxe batera joan nahi duten pertsonek aldez aurretik lokal horren gaitasuna denbora errealean egiaztatu ahal izatea. 

Azken helburu honetarako, Deusto Sistemas mapa bat garatzen ari da, kolore-sistema sinple baten bidez -gorria jatetxea beteta dagoenean, laranja ezarritako mugaren % 80ko edukierarekin eta berdea espazio nahikoa libre dagoenean– bertara joan beharrik gabe  pertsona kopurua adierazten duena. Lokal anitzeko aplikazioa denez, hainbat establezimendu dituen enpresa batek bezeroak beste lokal batera bideratzeko aukera ematen du.  

Aste honetan bertan funtzionalitate berriak amaitzen ari dira, baina jada tresna honetan interesa izan duten pertsonak daude . “Martxan jartzen ari gara eta interesa sortzen ari da; izan ere, orain arte erabaki analogikoak hartzen ari dira terrazetan eta barnealdeetan edukiera eta distantziak kontrolatzeko, baina bezeroari askoz ere esperientzia erosoagoa eskaini ahal zaiola irtenbide digitalizatuekin ikusten ari dira“, adierazi du Iñigo Collado Deusto Sistemas enpresako zuzendari teknikoak.  

Enpresa bezeroen beharrak “entzuten” ari da, sistema horri funtzionalitate berriak gehitu ahal izateko. Horien artean, jatetxeetako kartak daude. Koronabirusaren transmisiorako arriskua dutenez menu fisikoek, Batto sistemak formatu digitalean ikusteko aukera sortu du: “check in egiten duzunean, menuaren pdfa edo irudia mugikorrean jasotzeko aukera duzu”, azaldu du Colladok. Dagoeneko beste aukera batzuk lantzen ari dira, hala nola erreserba egiteko aukera.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.