Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 24 urtarrila, 2019

Deustuk abian jarriko du bere Zibersegurtasun Programa

Parte-hartzaileek estrategiak diseinatuko dituzte zibersegurtasun arloko erasoak monitorizatu, detektatu, aztertu eta kontrolatzeko eta eraso horiei erantzuteko

 

Parte-hartzaileek estrategiak diseinatuko dituzte zibersegurtasun arloko erasoak monitorizatu, detektatu, aztertu eta kontrolatzeko eta eraso horiei erantzuteko

Deustuko Unibertsitateko Zibersegurtasun Programaren helburuak bat datoz Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin, zeinaren xedea baita Euskadi erreferente bihurtzea zibersegurtasunaren arloan

 

Uste da datozen urteetan mundu osoko enpresa eta antolakundeek zibersegurtasun arloko milioi bat profesional inguru beharko dituztela. Nola dispositibo konektatu gehiago erabiliko ditugun enpresetan, hiri adimendunetan eta baita ere etxeetan, konponbideak beharko ditugu gero eta konplexuagoak diren zibererasoak geldiarazteko. Zibersegurtasun arloko profesionalek etengabeko ikaskuntza prozesu batean murgildu beharko dute enpresa eta industrien premiei erantzuteko.

 

Kontuan hartuz premia horiek eta bat etorriz Euskadi Europa hegoaldeko zibersegurtasun industrialaren arloko gune teknologiko garrantzitsuena bihurtzeko Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin, Deustuko Unibertsitateak bere Zibersegurtasun Programa abiaraziko du datozen asteetan. Programako parte-hartzaileek estrategiak diseinatuko dituzte zibersegurtasun arloko erasoak monitorizatu, detektatu, aztertu eta kontrolatzeko eta eraso horiei erantzuteko eta, era berean, behar diren teknologiak aplikatuko dituzte eraso horiek prebenituko dituen azpiegitura bat osatzeko.

 

Programaren barruan hizpide hartuko dira antolakuntzako alderdiak, esaterako, zibersegurtasunaren gobernantza antolakundeetan, eta baita ere alderdi teknikoak, hala nola: sare lokaleko eta perimetraleko segurtasun teknologiak aplikatzea, sistema eta sareen auditoretza, softwarearen segurtasuna, lanpostuko mehatxuak, analisi forentsea eta ingurune birtualizatuetako nahiz azpiegitura kritikoetako segurtasuna, besteak beste. Programak ikuspegi praktikoa izango du eta azken belaunaldiko teknologiak erabiliko ditu jarduerak eta proiektua garatzeko, adibidez, lanpostuko babes aurreratuak (Advanced Endpoint Protections), belaunaldi berriko suebakiak (Next Generation Firewalls), Lainorako sarbide babestuko kudeatzaileak (Cloud Access Security Broker, CASB), software bidez definitutako sareak (SDN), eta abar.

 

Zibersegurtasun programa hau beraizik zuzentzen zaie euren antolakundeetako eremu funtzionalen ardura duten eta zibersegurtasunari buruzko ezagutzak eguneratu nahi dituzten karguei –CIO (Chief Information Officer), CTO (Chief Technology Officer), eta CISO (Chief Information Security Officer)-, eta, oro har, bere antolakundean horrelako mehatxuak prebenitu nahi dituen edonori.

 

Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetako dekano-orde eta 4.0 Industriako Lidergo Programaren arduradun Pablo García Bringasen arabera, “zibersegurtasuna ez da bakarrik informatikako kontu bat. Zerikusia du arrisku korporatiboen kudeaketarekin, beraz, enpresa eta industrientzat oso garrantzitsua da zibersegurtasuna dagokion testuinguruan jartzea. Euskadin badauzkagu mundu osoan puntakoak diren zibersegurtasun enpresak eta talentu eta ezagutza asko kontzentratzen da hemengo zibersegurtasun arloko zerbitzuen inguruan. Profesional horietako batzuk euren esperientziak eta kasu arrakastatsuak azalduko dizkiete Deustuko Unibertsitatearen Zibersegurtasun Programako parte-hartzaileei”. “Bada Zibersegurtasun Programan matrikulatzeko beste arrazoi bat ere: profesional asko behar dira sektore horretan eta enpresek asko baloratzen dituzte zibersegurtasun arloko profesionalak, gainera, lan zirraragarria da, bokazio handia eskatzen duena” azpimarratu du Pablo García Bringasek.

 

Zibersegurtasun Programa honen bidez, Deustuko Unibertsitateak urrats bat gehiago eman du Euskadi sektoreko erreferente bihurtzeko mundu osoan, horretarako, profesionalen gaitasunak zabalduz eta profesional espezializatu berriak sortuz. Kontuan izan behar da zibersegurtasun arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten 100dik gora antolakunde daudela ezarrita hiru probintzietan eta duela urtebete baino gehixeagotik martxan dela SPRIk bultzatutako Basque Cybersecurity Centre, zeina nazioarteko erreferente bilakatu baita 2018an. Hala, BCSCren helburuetako bat da enpresak kontzientziatzea zibersegurtasunaren inguruan eta etorkizuneko profesionalak prestatzea. Deustuko Unibertsitateak sustatu duen programa hau bat dator helburu horiekin.

 

Mila parte-hartzaile inguru bildu zituen Basque Cybersecurity Day ekitaldiak (SPRIk antolatua) eta iaz 102 euskal enpresak SPRIk abiarazitako Zibersegurtasun arloko Laguntzak jaso izanak argi erakusten dute zibersegurtasunak interesa pizten duela Euskadin.

 

Informazio gehiago Deustuko Unibertsitateko Zibersegurtasun Programari buruz

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.