Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 22 ekaina, 2022

Diversiusek Atlantis plataforma garatu du, ekoizpen prozesuak digitalizatzeko

Enpresa gipuzkoarrak neurrira egindako softwarea garatzen du enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko, batez ere industria-sektorean. 40 langilerekin, eta merkatu nazionalean zentratuta, 2025erako 5 milioi euroko fakturazioa gainditu nahi du enpresak.

Enpresei bere lehiakortasuna hobetzen eta sendoagoak izaten laguntzeko, Diversiusek aplikazio propioak garatzen ditu, enpresa-sarea digitalizatzen laguntzeko. Helburu horrekin, Gipuzkoako enpresak Atlantis merkaturatu du. Plataforma berriak aukera ematen du, ekosistema industrial baten barruan, “ingurune ugariko datuen bilketa egiteko, analisi zehatz bat egiteko. Gainera, eraginkortasunaren, kostuen optimizazioaren edo segurtasunaren aldeko soluzioak proposatzeko IArekin lotutako alderdia ere gehitzen dira, besteak beste”, Félix Vela Sainza, Diversiuseko CEOa nabarmentzen duenez.  

Atlantisek datuak biltzeko, makinekin komunikazioa ahalbidetzeko, datuak denbora errealean ikusteko, plataforma urrutitik ikuskatzeko, iragarpenak egiteko, ekipoak eta txostenak kudeatzeko aukera ematen du. Enpresa bakoitzaren neurrira eta edozein produkzio-prozesutara egokitzen den tresna da. Konpainiaren ordezkariaren ustez, “haren moldakortasuna eta egokitzeko gaitasuna dira plataformaren balio nagusiak”.  

Oraingoz, Atlantisen aldeko apustua egin dute industria-sektoreko enpresek, bi ideia desberdinekin. Alde batetik, fabrikatzaileek azkar eta erraz gehitu nahi dituzte beren produktuetan datuen monitorizazioa, eta “horrek lehiarako abantaila eta diru-iturri berria dakarkie”, CEOk adierazi duenez. Beste aldetik, ekoizpen-plantak digitalizatzea bilatzen da. Horri esker, produkzioaren kontrol zehatza izan daiteke, benetako datu multzo bat bilduz, eta, Vela Sainzaren arabera, “erabakiak hartzen laguntzen dute, hainbat hobekuntza-prozesu ezarri ahal izateko”.  

Enpresen eraldaketa digitalean laguntzea  

Euskal enpresak 15 urte baino gehiago daramatza neurrira egindako softwarea garatzen, enpresen eraldaketa digitalean laguntzeko xedearekin. “Gure lanaren helburua enpresei prozesu horretan laguntzea da. Lantaldeak sortzen ditugu bezeroarekin estrategia bat partekatuz, softwarea ez ezik enpresaren kultura digitala ere aldatu ahal izateko”, laburbiltzen du.  

Bere jarduera, batez ere, ingurune industrialean zentratzen da, baina “erakargarriak iruditzen zaizkigun” beste sektore batzuetan ere lan egiten du, “horiei balioa emateko”, azpimarratu du Velak. Adibidez, EITBrekin lan egiten du bere aplikazio mugikorrak garatzen; Acciona Mobilityrekin bere moto elektrikoen parkea kudeatzeko aukera ematen duen software-arkitekturaren barruan parte hartzen du, edo Thunderrekin, kargagailu elektrikoen konpainia,  plataforma anitzeko inguruneko hainbat aplikazioren kontzeptualizazioan eta eraikuntzan lan egiten du, (web, app, watch), besteak beste.  

Diversius enpresaren merkatu-nitxoa garrantzitsuena estatukoa da. “Gure bezeroak, ehuneko handi batean, Euskadin, Madrilen edo Bartzelonan daude. Gainera, Estatuan presentzia duen multinazionalen batekin edo nazioarteko proiektuetara hurbiltzen gaituzten bezeroekin lan egiten dugu”.  

Errenteriako enpresako 40 langileek arlo digitalean ezagutza handia duen plantilla osatzen dute, eta epe labur edo ertainera “gure helburua da hazten jarraitzea, modu ordenatu eta iraunkorrean”, zehaztu du Félix Velak. Iaz 1,2 milioi euro fakturatu zituen eta 2022rako aurreikuspena 2 milioi ingurukoa da. “Gure helburua da 2025erako 5 milioi euro baino gehiago fakturatzea”, azpimarratu du arduradunak.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko  bost  erakundek  tuneletako  eta  industria-inguruneetako  langileentzako  segurtasun-plataforma  digital  bat  garatu  dute

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.