DUOK: “Laugarren industria-iraultzak dakarkigun horretara egokitzen ez diren enpresek, seguru asko, beren bizitzarekin ordainduko dute”
DUOK Donostian jaio zen 1997an talde gazte eta motibatu baten eskutik. “Programatzea gustatzen zitzaigun eta soluzio globalak eskaini nahi genizkien gurea bezalako enpresa txikiei, aholkulari informatiko handietatik urruntzen zen eredua nahiago zutenei”, seinalatu du zuzendariak, Asier Zubillagak. Gaur, 15 pertsonak lan egiten dute enpresan eta prebisioa “hazten jarraitzea” da.
Hala egin du aktibitateak. IT euskarria eskaintzen zuen enpresa bat izatetik, DUOK negozio-prozedurak hobetzeko kudeatutako zerbitzuetan eta zibersegurtasun- eta software-soluzioetan oinarritutako enpresa izatera pasa da. Arlo hauetako soluzioen inplantazio eta pertsonalizazioan espezializatuta dago, eta, batez ere, ETE euskaldunei zuzentzen da: “Beren beharretara egokitutako it zerbitzu globalak eskain diezazkiekegu, beti eguneratutako lantaldearekin, barnean langile adituak kontratatzeak dakarrena baino kostu txikiagoarekin. Bere IT-besoan bilakatzen garela esan genezake”, dio Zubillagak.
Zuzendariarentzat, “eraldaketa digitala, pandemiak areagotua, hazkunde faktore bat izan da, zibersegurtasunarekin batera: goranzko bidean dagoen eremua da, enpresentzat kritikoa delako, eta, gainera, SPRI Taldeak bultzatzen dituen programak bezalako babes publikoa izaten ari dira”.
Izan ere, DUOK-ek IT partner bezala hartzen du parte enpresek programa horietara aurkezten dituzten hainbat proiektutan, Euskadiko Agenda Digitalaren testuinguruan, euskal enpresek europar mailan haien lehiakortasuna hobetzen duen digitalizazio baterantz jo dezaten. Zubillagak Industria Digitala eta Zibersegurtasun Industriala nabarmentzen ditu, enpresa industrialetan IKTak sartzea bultzatzen dituzten programak. Gainera, DUOK Inplantalariak programan aholkulari teknologikoa da, mikroETE eta autonomoen eraldaketa digitala bultzatzea helburu duena, IKT soluzioekin lagunduz.
DUOK-en bezero-zorroan Cafés Aitona edo CIC Nanogune bezalako enpresak daude, eta enpresak “lasaitasuna, konfiantza eta zorroztasun handia” eskaintzen die, “Euren beharretara egokituta”. Zubillagarentzat, zibersegurtasun hitza asko entzuten ari da azken urteotan, “baina sektorean lan egiten dutenek betidanik zaindu dute arlo hau. Erabiltzaileak ez dira guztiz kontziente mundura irekitzen duten leihoaz haien ekipoak pizten dituztenean, berdin du ordenagailu bat edo fresatzaile bat den. DUOK-en 360º-ko klabean lantzen dugu zibersegurtasuna”.
Digitalizazio prozesuetan ere laguntza ematen diete, eta zuzendariak “industria ez ezik, enpresa-sare osoa abiadura handian” aldatzen ari dela dio. Horregatik, “laugarren iraultza industrial honek dakarkigun horretara egokitzen ez diren enpresek, negozioek eta jarduerek, seguru asko, beren bizitzarekin ordainduko dute”. Horretarako, DUOK-ek errealitateak eta beharrak gerturatzen ditu: “Enpresen helburuak gure helburu bihurtzen dira”.
Firmak bere zibersegurtasun soluzio propioa sortzeko denbora ere izan du, ETEen behar guztiei erantzuteko gai dena. “Gure ERP/CRM soluzioak Ticket-Bai sistemarekin bateragarriak dira eta soluzio estandar baten abantaila guztiak jasotzen ditu, eta guztiz neurrira egin ditzakegu”, azaldu du Zubillagak.
Berriki, DUOK-ek kontratuak kudeatzeko aplikazio bat garatu du, Donostiako udalaren Donostia Kulturan inplantatu dena, beste proiektu batzuen artean: “Hezkuntza sektorean dugun presentzia dela eta, non pisu historiko handia dugun, hainbat zibersegurtasun proiektu garatzen gabiltza. Gainera, bio-osasunaren sektorean ere, Gipuzkoan inplantazio handia duena, presentzia irabazten ari gara, puntako eta oso interesgarria den jarduera duten enpresekin, Touchlight Adeno Associated Virus edo SOMAprobes, adibidez; zibererasoetatik babesteko inplantazio bat egin diegu IT egituran”.
Etorkizunean, DUOK-en intentzioa era iraunkorrean hazten jarraitzea da. Zubillagaren ustez, bezeroak, askotan, ez du gehiegi ezagutzen erosten duena. Beraz, “harremanak luzeak izan daitezen, zintzotasunarekin egin behar dugu lan. Nahi duguna, azken finean, bertako adimenari balioa ematen badakiten enpresen partner teknologikoak izatea da, luzaroan irauteko intentzioarekin”.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. Aurkitu hemen eskuragarri dauden laguntza guztiak.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko