DURABLE proiektuak 3,9M€ko aurrekontua du eta Esparru Atlantikoko Interreg programak finantzatu du. Proiektua ezagutzera emateko bilera pasaden apirilaren 12an egin zen Bidarten (Frantzia).
Alerion Technologies, Lortek S. Coop eta Euskadiko Energia Klusterra dira Europa osoko bazkideak dituen 10 partaide euskaldunak. Parte hartzen duten herrialdeak Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Portugal dira.
DURABLE proiektu europarrak Biarritzen egin du gaur ezagutzera emateko saioa, eremu atlantikoan (Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Portugal) energia berriztagarrien garapena bultzatzeko asmoz. Proiektuak 3,9M€ko aurrekontua du eta Esparru Atlantikoko Interreg Programak finantzatu du Europako Eskualde Garapenerako Funtsaren bitartez.
DURABLE proiektuaren bitartez, energia berriztagarrien erabilgarritasuna bultzatu nahi da, energia eolikoko nahiz eguzki-energiako sistemen eragiketa eta mantentze-lanetako robotikari aplikatutako teknologia aeroespazialen baliozkotze eta erakustaldien bitartez. Teknologia honek aplikazioak arakatu eta konpontzeko lanak erraztuko ditu, kostuak murriztuz eta ekoizpena areagotuz.
Proiektu honek Frantziako Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA) deritzona du buru eta euskal presentzia zabala ere lortu du, horri atxikita baitaude hiru euskal bazkide hauek: Alerion Technologies, Lortek S. Coop. eta Energia Klusterra.
DURABLE akronimo hori ‘Mantentze-lanetako droneak eta robotak eremu atlantikoan energia berriztagarriak sustatzeko’ deritzon proiektuari dagokio. Lehenengo aldiz, proiektu honek teknologia disruptibo aeroespazialak eta robotikoak aplikatuko ditu, baita suntsipenik gabeko ikuskapenari nahiz fabrikazio aditiboari dagozkienak ere, energia eolikoko zein eguzki energiako parkeetako eragiketa eta mantentze-lanen egungo erronkak gainditzeko.
Proiektuak eguzki-energiako nahiz energia eolikoko parkeetako teknologia erabilgarrien eta eragiketa eta mantentze-lanetako beharren mapeoa egingo du, gerora teknologia horiek aplikatu ahal izateko. DURABLEren bukeran, proiektu pilotu baten maketa bat eta soluzio baten proba egingo dira.
Proiektuaren argudioak
Hauxe da DURABLE proiektuaren laguntzaz gainditu nahi den erronka Interreg eremu atlantikoko programaren barruan: energia berriztagarrien sektorearen egungo paradigma aldatzea, eremu atlantikoko esparru teknologiko, instituzional, industrial eta sozialaren eraldaketaren bitartez.
Izan ere, eremu atlantikoa Europar Batasunaren (EB) batezbestekoaren azpitik dago iturri berriztagarrietatik datorren energiaren kontsumoari dagokionez. Herrialdeek energia berriztagarria ekoizteko teknologiak eguneratu behar dituzte erronka horiek gainditzeko.
5 herrialde atlantikotako 10 bazkide
DURABLE proiektuak 5 herrialde atlantikotako 10 bazkide dituen partzuergo batek bultzatu du, 7 zentro teknologiko/unibertsitate, 2 kluster eta bazkide industrial 1 tarteko direla. Gainera, atxikitako beste 6 erakundek ere parte hartu dute, Aholku Batzorde bezala.
Hauexek dira proiektuko bazkideak:
Zentro teknologikoak /unibertsitateak
Klusterrak
Bazkide industrialak
Aholku Batzordea
Energia Klusterrari buruz
Energia Klusterrak Euskadin dauden energia sektorearen balio-kateko enpresa nagusiak (energia-operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak zein ingeniaritza eta zerbitzuetako enpresak), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta energia arloko erantzukizunak dituzten administrazio publikoko erakundeak biltzen ditu. Egun 177 bazkide ditu, eta jarduera ugari egiten ditu nazioartekotzearen, garapen teknologikoaren eta enpresa-berrikuntzaren esparruetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?