EAEko enpresa eta zentro teknologikoak joango dira Nuremberg-eko Zibersegurtasunaren Azokara, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren eskutik
IT-SA2019 izenekoa Europan gai horri buruz egiten diren bi azoka nagusienetako bat da. Urriaren 8tik 10era egingo da
Euskadi-Basque Country ziber-aukeren herrialdea goiburupean, 80 metro karratuko standa beteko dute Euskadiko zentro eta enpresek
Zibersegurtasunari lotutako EAEko lau enpresa eta bi zentro teknologiko joango dira IT-SA 2019 azokara. Denak batera egongo dira Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-aren (BCSC) eta SPRI taldearen standean. Azoka urriaren 8tik 10era egingo da, Alemaniako Nuremberg hirian, eta gai horren gainean Europan egiten diren azokarik garrantzitsuenetako bat da. Are gehiago, honako enpresa hauek joango dira: Countercraft, Globetesting, Keynetic Technologies eta S21sec, eta Ikerlan eta Tecnalia zentroak.
Standa laneko bilerak egiteko eremu gisa diseinatu da. Gainera, EAEko ordezkariek hitzaldi batzuetan ere parte hartuko dute; BCSCko zuzendaria den Javier Diéguez-ek hitz egingo du bertan, eta “Zibersegurtasunak lehiakortasuna ekarri eta tokiko enplegua bultzatuko du: ikuspegi praktikoa” izeneko hitzaldiaren bidez azalduko du zibersegurtasuna zuzendaritzari lotuta egoteaz gainera enpresa-arriskua kudeatzeko balia daitekeela eta, horrenbestez, ezin dela gai isolatu gisa hartu. Diéguezek azalduko du eragile guztiek parte hartu behar dutela, modu efikaz eta eraginkorrean, abangoardiako ekosistema bat garatu ahal izateko eta ekosistema hori bere kabuz mantendu ahal izateko. Horixe ari da egiten duela ia bi urte Zibersegurtasun Euskal Zentroa, eta horrela nabarmenduko du Nuremberg-en.
BCSCn Eusko Jaurlaritza da burua, eta protagonistak zibersegurtasunari lotutako enpresak, ikerketa zentroak eta teknologien erabiltzaileak dira. Richard Barrell-ek, Countercraf-eko produktu kudeatzaileak, erasotzaileen portaerari eta erasoak saihesteko moduari buruz hitz egingo du. Jose Aracil-ek, GlobeTesting-eko zuzendari exekutiboak, beste ideia bat azalduko du: segurtasuneko ingeniariek SecDevOps eredu batean lan egin behar dute. Programatzaileek eta eragiketen eta azpiegituren ardura duten langileek (sistemaren administratzaileek, esaterako) batera lan egiteko modu berri bat dakar eredu horrek. Aitor Urbieta-k, IKERLANeko industriako zibersegurtasunaren sailekoak, Mondragon Corporation taldeko enpresa industrialen katean zehar dauden erronkez hitz egingo du. Izan ere, fabrikazioko zerbitzu aurreratuak ohiko fabrikazio-eragiketetan sartzen ari direla eta nola sartzen ari diren azalduko du.
Tecnaliako Ana Ayerbe ere izango da IT-SA 2019 azokan, han azalduko du Gauzen Interneti esker makinak zuzenean beste batzuetara lotu daitezkeela, eta horien artean transakzioak ere egin daitezkeela. Makinen ekonomia gisa har daitekeenaren hasieran gaude. Beraz, makinen ekonomia horrengan konfiantza sortu behar da, inguru seguru batean. Bestalde, Keynetic Technologies-eko Jon Matias-ek, azalduko du bere enpresak, 4.0 industriaren erasoei aurre egiteko, segmentazioan oinarritzen den teknologia duela. Eta Igor Unanue-k, S21sec-ekoak, IT (Informazioaren Teknologietan) eta OT (Operazioen Teknologiak) izenekoetan dagoen zibersegurtasunari buruz duen iritzia emango du.
It-sa azokako foroetan eskainiko diren hitzaldiez gain, Zibersegurtaun Euskal Zentroak eta Euskadiko standean izango diren gainerako enpresa eta zentro teknologikoek, azoka baliatuko dute zibersegurtasun arloan Euskadik duen indarra erakusteko eta nazioarteko beste eragile batzuekin harreman bideak zabaltzeko.
Azokako ateak ireki aurretik, “German-Dutch IT security” izeneko topaketa egingo dute, azokan parte hartuko duten enpresa eta erakundeetako ordezkari nagusiekin, besteak beste Javier Dieguez, BCSC zentroko zuendaria.
Nurembergen izango diren euskal zentro eta enpresentzako 7 lanpostuz osatutako Euskadi-Basque Country, land of cyber opportunities standak, goi mailako ordezkaritza baten bisita jasoko du urriaren 8an, asteartea, goizeko 10etan, Tobias Han, Sarreko Ministro-presidentea buru duen ordezkaritza (Sarre, alemanieraz Saarland, Alemaniako hamasei estatu federatuetako bat da)
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.