EBk “European Network for Women in Digital” plataforma abiarazi du
Sare horrek elkarrekin konektatuko ditu antolakundeak eta eragileak, helburutzat hartuz emakumeen presentzia bultzatzea IKTen munduan
Europako Batzordeak berriki argitaratutako azterlan batek dioenez, nahiz eta IKT arloko espezialisten eskaera gero eta handiagoa den, emakumeek presentzia eskasa dute oraindik sektore horretan, bai unibertsitateetan eta bai enpresetan. Hain zuzen, Women in the Digital Age txostenak dio joera hori hazi egin dela 2011tik eta emakumezko 1.000 graduatutatik 24k bakarrik dituztela IKT arloko tituluak. Gainera, horietatik 6 bakarrik sartuko dira lanean sektore digitalean.
Emakumeek presentzia izatea lanbide teknologikoetan lan-aukera garrantzitsua da eurentzat eta, horrezaz gain, bidea zabaltzen die sektore anitzago eta pluralago baterantz aurrera egiteko. Gainera, azterlan horrek dioenez, parekidetasuna lortuko balitz lan-merkatu digitalean, parekidetasun horrek 16.000 milioi euroko hazkundea eragingo luke Europako BPGn. Horregatik guztiagatik, Europako Batzordeak hainbat ekintza-ildo jarri ditu martxan emakumeen presentzia sustatzeko sektore horretan. Estrategiaren helburua da kultura-aldaketa sakon bat bultzatzea estereotipoak desagerrarazteko eta hezkuntza digitala eta ekintzailetza sustatzeko emakumeen artean.
Estrategia horren baitan aurkeztu da European Network for Women in Digital plataforma, zeinaren bidez neska eta emakumeak bultzatu nahi baitira ikasketa teknologikoak egitera. Sare horrek elkarrekin konektatuko ditu dagoeneko bide hori jorratzen ari diren antolakunde, eragile eta enpresak, hartara indarrak batzeko eta lankidetza sustatzeko. Hauek dira plataformaren helburu garrantzitsuenak: dagoeneko martxan dauden ekimenen inpaktua handitzea, aniztasuna sustatzea proiektu, ikerketa eta ekitaldi digitaletan eta emakumeen presentzia ohikoa bihurtzea (ez salbuespena) sektorean.
Sarea ekainaren 19an aurkeztu zen Digital4Her Kongresuan, non orobat ezagutzera eman baitziren Europako Batzordeak ekonomia digitaleko genero etena gainditzeko hartu dituen neurriak. Besteak beste, ekitaldian hogei bat IKT konpainiak sinatutako adierazpen bat aurkeztu zen, zeintzuek konpromisoa hartu baitute beren enpresetan ingurune parekideago bat sustatzeko. Baita ere aurkeztu zen No Women No Panel izeneko ekimena.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.