EBk Euskadi saritu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen planengatik
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek jaso du Bruselan Broadband Aword 2019 saria
Euskadik Europako Batzordearen saria lortu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen proiektuengatik. Hartara, 2019ko European Broadband Award deritzonean sarituetako bat izan da, lurralde-oreka bermatu eta banda zabal ultralasterrerako sarbidea unibertsalizatzearen alde egindako lanagatik. Bost kategorietako batean saritu dute, “Socio-economic impact in rural and remote areas” delakoan, “best practice” bat baita Europan.
Aintzatespena Bruselan jaso du Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek.
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiekin lankidetzan, Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia sortu zuen, Euskadiko banda zabaleko sareen egoera monitorizatzeko eta sare horiek hedatzeko proiektuetan parte hartzen duten administrazio publikoei eta operadoreei sostengua emateko.
Jarraipen horretan oinarrituta, eta operadoreek eremu horietan ez inbertitzeko aipatzen duten errentagarritasun “ekonomikorik” ezari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 20 milioi euro baino gehiago bideratu dituzte azken urteotan operadoreei laguntzak emateko, sareak sakabanatuta dauden eremuetan, biztanlegune txikietan eta industrialdeetan heda ditzaten, ekimen pribatuak ez baititu sare horiek inguru horietan hedatuko.
Euskadin “Banda Zabal Ultralasterreko Sareak Hedatzeko Programen” hainbat deialdi egin dira, 450 enpresa-eremu edo industrialdetara eta landa-eremuan sakabanatutako biztanlegune eta eremuetako 48.000 etxe baino gehiagotara iristeko asmoarekin.
Europako Batzordeak Gigabit Society izeneko ekimena abian du, 2025. urtera begira Europan banda zabal ultralasterreko sareen eskuragarritasuna sustatzeko xedez.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.