Educa Reality-k urruneko eskolen sistema bat garatu du Haur Hezkuntzako ikasleak “beren gelan baleude bezala” ikasteko
Pandemiaren ondorioak ia sektore guztietan nabaritu dira. Horien artean, kaltetuenetako bat hezkuntzarena izan da, konfinamenduak eskolak emateko eta jasotzeko moduan bat-bateko biraketa ekarri baitu, dinamikak goitik behera aldatuz. Hain zuzen ere, sektore horretan egiten du lan Educa Realityk, errealitate areagotuan (EA) eta errealitate birtualean (EB) oinarritutako hezkuntza-produktuak eta -zerbitzuak garatzen espezializatutako hezkuntza-enpresa teknologikoak.
Donostiako enpresa teknologikoaren arabera, “Haur Hezkuntzako ikasleentzat konfinatzeak, etxetik eta ikasgeletatik kanpo eskolak jarraitzea ez ezik, edukiak bereganatzeko zailtasunak, irakasleekiko komunikazio falta eta ohiko errutinak galtzea ekarri du, eta hori oso garrantzitsua da, batez ere adin txikietan”. Egoera horri irtenbidea emateko, Educa Realityk Skoobi HH360º (Haur Hezkuntza 360º) plataforma jarri du abian. Tresna horren bidez, ikasleek etxetik jarraitu ahal izango dituzte eskolak, beren ikasgelan egongo balira bezala.
Errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko teknologiak erabiliz, enpresatik azaldu dutenez, “ikasgelaren argazki bat atera genuen 360º-tan, eta zenbait interakzio-puntu zehaztu genituen, non irakasleek edukiak erants ditzaketen: ariketa edo fitxa bat, klase oso bateko bideoa edo baita gai jakin baten garapen osoa ere. Hori guztia euskaraz edo gaztelaniaz egin dezakete”, azaldu du Iker Burguerak, Educa Reality-ko zuzendariak. “Horrela, ikasleek, edozein unetan eskola-programa etxetik jarraitzeko aukera izateaz gain, beren ikasgelatik jarraitzeko aukera ere badute, neurri handi batean ikasgelan ez egoteak eta ohiturak galtzeak dakarren eragina murriztuz”, azpimarratu du Burguerak.
Mugikorretik, ordenagailutik edo tabletetik sar daiteke plataforman eta bertan ikasgela bera zuzenean bisitatu daiteke, baita txertatuta dauden edukiak ikusi ere. Hori dela eta, “ikasleek beren denborak markatzen dituzte eta independentzia garatzen dute, etengabe gainbegiratuta egon izan beharrik gabe eta irakasleekiko eta ikasgelarekiko motibazioa eta atxikimendua sustatuz”, ondorioztatu du enpresa teknologikoaren zuzendariak.
14 ikastetxe baino gehiago murgiltze-teknologia erabiltzen
Dagoeneko 14 ikastetxek baino gehiagok ezarri dute sistema bere egituran, guztiak Gipuzkoan. “Eskolako gela bat konfinatua izan dugu astebetez, eta Skoobi HH360º plataformari esker, gure ikasleekin eta gurasoekin harremana oso erraz mantendu ahal izan dugu”, kontatu du Amaia Urruzmendik, Donostiako Axular Lizeoko irakasleak.
Izan ere, gurasoak beste faktore garrantzitsu bat dira etxetik ikasteko errealitate berri honetan. Ildo horretan, Miriam Uranga Educa Reality-ko psikopedagogoak honako hau adierazi du: “Tresna honek aukera ematen die ikasleei gurasoekin partekatzeko beren ikasketa-lekua: non marrazten duten, jostailuak non biltzen dituzten… Haurrentzat oso motibagarria da hori”.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.
Lotutako albisteak

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.