Ehun gazte inguruk parte hartuko dute “Gazte Robotikan”, Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Lehiaketan
SPRIk “Gazte Robotikarekin” kolaboratzen du, gazteen eta bereziki emakumeen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea helburu duen txapelketarekin.
Debabarrenako 8 eta 16 urte bitarteko 100 gazte inguru bilduko dituen topaketa honek tailer teknologikoak eskainiko ditu, eta baita ere robot kolaboratiboen erakusketa-gune bat robotekin elkarreragiteko.
Ermua gazteen eta robotikaren arteko topagunea izango da irailaren 22an. “Gazte Robotikak”, Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Lehiaketak 8 eta 16 urte bitarteko Debabarrenako 100 gazte inguru bilduko ditu. Topaketa Ermuko Izarra Centre eraikinean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Ermuko Udalak sustatu du ekimena Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin batera eta, horrezaz gain, badu SPRIren laguntza eta erakunde hauen babesa: Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, SD Eibar Fundazioa, Euskadiko Kutxa, “la Caixa” Obra Soziala eta Precimontajes eta EPC enpresa industrialak.
SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriolak topaketaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, eta azpimarratu du zein garrantzitsuak diren horrelako sentsibilizazio eta hedapen foroak gazteentzat, bidea zabaltzen dietelako 4.0 industriako teknologietara hurbiltzeko. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritza lehentasun estrategiko eta lehiakortasun tresna bezala bultzatzen ari da 4.0 industriako teknologia horiek. Robotikak dagoeneko badu presentzia euskal industriako sektore askotan, eta beste batzuetara ere zabaltzen ari da pixkanaka, horregatik, beharrezkoak dira teknologia horien inguruko prestakuntza duten profil tekniko eta profesionalak.
Txapelketa eskualde mailako Gazte Robotika izeneko egitasmo hezitzailearen baitan antolatu da, Debabarreneko zortzi udalen ekimenez abian jarritakoa, Gazte Robotika proiektuaren helburua da Debabarreneko haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa piztea (STEM bokazioak), modu dibertigarrian eta talde-lanean oinarrituz.
Enpresa industrialen aldetik alor hauetan prestatuta dauden profesionalen eskaria gero eta handiagoa da, eta etorkizunean joera hau handituz joango dela aurreikusten da. Halere, bokazio teknologikoak dituzten ikasleen kopurua ez da maila berean igotzen. Hori dela eta, Gazte Robotika egitasmoak STEM jakintzagaiak Debabarreneko haur eta gazteei hurbiltzea du xede nagusi, industriaren sektoreak datozen urteetan izango dituen erronkei erantzun egokia eman ahal izateko. Debabarreneko eskualdean, gainera, formazio eskaintza zabala dugu eremu hauetan, bai lanbide heziketan baita unibertsitate ikasketak egiteko ere.
41 talde lehian eta 2 erronka aukeran
Bigarren edizio honetarako erronka berriak ezarri dira gazteen artean sormena eta soluzio teknologiko berritzaileak garatzeko gaitasuna sustatzeko. Honela, txapelketak bi kategoria edo erronka izango ditu aukeran: “Kolore kolore”, ahalik eta kolore gehien sortzea lortu beharko dute, eta “1vs1 Game”, abilezia eta estrategia jolasa. Batean zein bestean parte-hartzaileek euren buru-argitasuna eta talde-lanean aritzeko gaitasuna erakutsi beharko dute. Txapelketa robotika arloan espezialista den Doplay enpresak antolatu du.
Guztira txapelketan 8 eta 16 urte bitarteko 100 bat lagunek parte hartuko dute, 41 taldetan banatuta. Hain zuzen ere, bigarren urtez jarraian udan Debabarreneko herri ezberdinetan egin diren tailer teknologikoetan parte hartu dute gazteek eta tailer horietan diseinatu eta programatu dituzten robotekin lehiatuko dira. Tailer hauek ekaina eta iraila artean eskaini dira Deban, Eibarren, Ermuan, Mutrikun eta Soraluzen eta, denera, 126 ikasle aritu dira.
Gazte Robotika topaketaren baitan tailer irekiak ere eskainiko dira goiz osoan zehar. Bertara hurbiltzen direnek aukera izango dute teknologia aurreratuenak ezagutu eta probatzeko.
Gazte Robotikak goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak eta 13:00etan amaituko da diploma eta errekonozimendu banaketarekin, erronka bakoitzeko hiru talde onenentzat.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute