Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 11 Marzo, 2021

Ehunka teknologiazale bilduko dituen Gipuzkoa Encounterren parte hartuko du SPRI Taldeak

  • Ekitaldi honen 15. edizioa online egingo da martxoaren 19tik 21era, eta parte-hartzaile guztiak euren etxeetatik arituko dira.
  • Iaz bezala, COVID-19aren aurkako borrokak Tolosako Usabal kiroldegian egin ohi den lanparty presentziala galarazi du. Beraz, 2020ko edizioan lortutako esperientziaz baliatuta, aurten ere, antolatzaileek eta kolaboratzaileek online topaketa gauzatuko dute, dozenaka jolas- eta heziketa-jarduerekin.
  • Gipuzkoa Encounter 15ek 456 plaza birtual izango ditu, ekitaldi presentzialak Usabal kiroldegian izango lukeen kopuru bera. Parte hartu nahi dutenek gipuzkoaencounter.org webgunearen bidez erreserbatu dezakete beren lekua.
  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin

 

Gipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo eta, aurreko edizioan bezala, COVID-19aren aurka borrokatzeko hartutako neurrietara egokitu da online bilkura antolatuz. Lanparty presentzialen ohiko jarduera ludiko eta heziketa-saioak eskainiko ditu 15. Gipuzkoa Encounterrek, 19tik 21era bitartean, eta parte-hartzaile guztiak euren etxeetatik arituko dira.

 

Tolosako kiroldegian egin ohi den party presentzialaren ordez antolatutako topaketa birtualak dozenaka jolas- eta heziketa-jarduera izango ditu. Guztira, 456 plaza izango dira, Usabalen eskainiko litzatekeen kopuru bera, eta zaleek doan esku hartuko dute. Interesa dutenek gipuzkoaencounter.org webgunearen bidez erreserbatu dezakete beren lekua.

 

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

 

Isolamendu eta murrizketa garai hauetan, Gipuzkoa Encounterrek teknologia-zaleen elkartasuna sustatu nahi du, baita prestakuntzarako eta ondo pasatzeko aukerak eskaini ere.

 

Jarduera irekiak

Izena ematen dutenek partyko arlo anitzetan parte hartu ahal izango dute, etxetik mugitu gabe, Discord tresnaren bidez. Bertan, gaika bereizitako “areto birtualak” topatuko dituzte, eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan izena emateko aukera izango dute. Orain, antolatzaileak lanparty presentzialetako ekimenak kudeatzeko erabiltzen duten tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitzen ari dira, bere osotasunean Internet bidez erabili ahal izateko.

 

Era berean, festatik kanpo gelditzen direnek ere parte hartzeko aukera izango dute, eduki batzuk irekiak izango baitira. Online eskainiko diren doako prestakuntza-hitzaldiak eta topaketa birtuala gidatuko duen programa doan entzun ahal izango dira Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez:https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Gipuzkoa Encounter 15 teknologia berrien zaleen topagune izan nahi du. Abalik onena Euskaltel Fundazioak 2020an egindako Encounterrak dira, guztiak arrakastatsuak izan baitira parte-hartzea aldetik. Lanpartya martxoaren 19an hasi, 10:00etan, eta martxoaren 21ean, igandean, amaituko da, eguerdian.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.