Elduk goi-tentsioko instalazioen mantentze-lanetara zuzendutako zerbitzuak digitalizatu nahi ditu
Eldu goi-tentsioko instalazioak mantentzen eta eraikitzen dituen enpresa da. 1963an sortu zen Bilbon, jarduera elektrikoaren barruan industriak zituen beharrei erantzuteko xedearekin. Mantentze-sektorean espezializatzearen alde eginez, gaur egun Euskadin merkatu-kuotaren % 70 inguru du, Sidenor, CAF edo Vidrala bezalako konpainia handiei zerbitzua emanez, bai eta energia hainbeste kontsumitzen ez duten enpresa txikiagoei ere. Administrazio publikoentzat ere lan egiten du, eta guztira 3000 bezero inguru ditu.
Gainera, enpresak ezarpenak ditu Iruñean, Zaragozan eta Madrilen, eta duela bost urte gero eta espezializatuagoa izateko apustua egin zuen, Eldu Trafo Services sortu baitzuen. Bedian (Bizkaia) dagoen filial hau potentzia-transformadoreak konpontzeaz arduratzen da eta instalazio handiak ditu, hala nola transformadoreen saiakuntza-laborategi batekin, 220 KW-ko potentzia duena. Gaur egun, Elduk 260 profesional inguru ditu plantillan, eta horietatik % 30 ingeniaritzan lizentziadunak dira.
Bere zerbitzuetan eraldaketa digitala ezartzeko helburuarekin, Elduk SPRI Taldearen BIND 4.0 programan parte hartu du azken urte honetan. “Programa honek aukera eman digu eraldaketa digitalaren hainbat arlorekin lotutako startup asko ezagutzeko, eta oso pozik gaude orain arte egindako lanarekin”, adierazi du Iñaki Gorostiza Elduko zuzendari nagusiak. Horrela, enpresak bere zerbitzuak hobetu nahi ditu, besteak beste, datuak ahots bidez hartuz, matxurak konpontzeko adimen artifiziala aplikatuz edo ‘dispatching’-a ezarriz.
Etorkizunari begira, enpresa hausnarketa estrategikoko prozesu batean murgilduta dago gaur egun. Bere zerbitzuak ahalik eta prestazio digital handienarekin inplementatzen jarraitzea du helburu enpresak, eta gainera, bere produktuen portfolioa handitzeko asmoa ere badu, “gero eta zerbitzu hobea eman ahal izateko, 60 urte hauetan egin dugun bezala” Iñaki Gorostizaren esanetan.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna