Emovere, argazki digitalizazioa ondarearen, turismoaren eta industriaren zerbitzura
Eskualde batean zehar ibiltzea, bere kultura-ondareari xehetasun txikieneraino erreparatuz, museo baten, eliza baten edo edozein eraikin historikoren kanpoaldea eta barrualdea behatzea, era guztietako ikuspegietatik – airekoak barne –, eta, gainera, kalitate handiarekin eta 360º-tan era guztietako piezen edo objektuen – edo makinen – irudiak ikustea, hobeto ulertzen laguntzen duen informazio gehigarriarekin. Oro har, horixe eskaintzen du Emoverek, ondarearen digitalizazio fotografikoan zentratutako enpresa gipuzkoarrak, baina bere erabilgarritasuna jarduera edo sektore askotara zabal daiteke, turismotik edo kulturatik industria edo hezkuntzaraino.
Enpresak lau urte daramatza HD 3D digitalizazio fotografikoaren arloan hainbat teknologia garatzen, nahiz eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen, Jota Zubiriaren eta Uxue Monteroren eskutik. Batez ere, “tresna desberdinen konbinazioak eta software berri baten sorrerak bereizten dute Emovere”, eta horrek jarduera-eremu zabala izatea bermatzen du. Industria sortzaileen adierazle garbia da.
Momentuz, bere merkatu nagusia ondare kultural eta turistikoarekin lotuta dago. Egun hauetan amaitu du bere proiekturik garrantzitsuena, Inaziotar Lurraldea, 360º-ko mapa interaktibo baten lehen digitalizazio handian oinarrituta, non ibilbide turistiko eta kultural bat integratzen duen, bost ondare leku elkarlotzen baititu: Loiolako harana (Azkoitia eta Azpeitia), Loiolako santutegia, Antioko ermita eta Arantzazuko santutegia. Ibilbide interaktiboa da, erabiltzaileek edozein gailutatik lau hizkuntzatan jarrai dezaketena. Bertan, HD 360º argazkiak eta multimedia narratiba berriak konbinatzen dira, ibilbidearen barruko xehetasun edo interesgune bakoitza hobeto ezagutzeko.
Ignaziotar Lurralderako lana aurrera pauso handi bat da izan da kalitateari dagokionez , Emovereri aukera eman diolako “makrotik mikrora pasatzeko digitalizazio arloan”, Jota Zubiriak azaldu duenez. “Eskualde osoaren ikuspegi globaletik hasten da, aireko ikuspegitik, eta gero, digitalizatutako leku bakoitzera jaisten da”. Murgiltze esperientzia horri esker, eraikin horiek bisualki ezagutzeaz gain, xehetasun gehiago ere ezagutu daitezke: “% 80 bisuala da, eta beste % 20 testuduna, ikusten ari garena kontatzen du”, gehitu du.
Aldez aurretik, Donostiako enpresak beste esparru batzuetara ere eraman du bere metodoa, hala nola industrialera, Elgoibarko Makina-Erremintaren Museora, non 360º-ko argazkiak egin dituen. Gainera, turismo-sektorearen barruan, Hondarribiko Hiruzta upategia digitalizatu du, edo Four Seasons Madrid hotelaren bisita birtuala egin du. 1937ko Durangoko bonbardaketaren birsorkuntzan ere parte hartu du, eta dagoeneko hainbat ikastolaren interesa jaso du material didaktikorako laguntza gisa. Eta, jakina, kulturaren eta ondarearen arloan, antzeko lanak egin dituTolosako Topic Museoan edo Jorge Oteiza Museoan.
Emovereren helburua haztea da, bai eremu geografikoan, bai enpresa-eremuan; izan ere, digitalizazio-zerbitzu horiek gero eta gehiago eskatzen dira, eta sektore gehiagotan. “Ondarerako, kontserbaziorako, hezkuntzarako, ikerketarako, merkataritzarako… balio du”, adierazi du Zubiriak. Gainera, bere softwarea -Tacktil plataforma- merkaturatu nahi du, 360º digitalizazioa eskala handiagoan egin ahal izateko. Ildo horretan, BIC Gipuzkoak diru-laguntza bat eman dio Txekintek/Ekintzaile programaren bidez, bere teknologia hedatzeko.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.