Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.
Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.
Jardunaldia martxoaren 25ean ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan. Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario hau bete beharko dute izena emateko.
EGITARAUA
10:00 Ongi-etorria. Agustin Lekuona Irastortza. Oiartzungo Udalaren ordezkaria. |
10:10 Zenbat aurrez dezake enpresak energia ondo kudeatuz gero?
|
11:00 Atsedena eta entzundakoari buruz talde txikitan hitz egiteko aukera. |
11:30 Tokiko komunitatearen indarra, erronkei aurre egiteko.
|
12:30 Zer irabaz dezake enpresak alboetan dauden pertsonak kontratatuz gero?
|
13:20 Amaiera. Laburpena eta Jardunaldiaren balorazioa. |
* ZINEALDEA Bisita gidatua. Amaia Nuin Merino Zinealdearen produkzio arduradunak gidatuta, azpiegiturak eta platoak ikusteko aukera. |
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?